Salgaien zerrenda

«Haurrek hitza» DIARIO DE NAVARRAn

Gerraren krudelkeria, haurren ikuspegitik

Bigarren Mundu Gerraren ondorioz, Ukraniatik milioi bat pertsona ihes egin zuten Uzbekistanera. Bi idazle errusiarrek haurren testigantzak jaso zituzten

NEREA ALEJOS Iruñea “Ez nuen leihotik begiratu nahi, baina begiak joan egiten zi-tzaizkidan hara. Eta zer ikusiko: emakumeak lurrean etzanda berriro; orain hilda, ordea, eta ez eguzkitan beltzarantzen”. Ho-rrela deskribatu zuen Vera Litvinskyk (13 urte) bere buruan gordeta zeukan irudi irakaraga-rria. Litvinskyren testigantza Hau-rrek hitza liburuan irakur dai-teke. Izenburuak dioen bezala, haurrak dira 80 orrialdeko lan honen protagonista hutsak. Haur ukraniarrak eta Bigarren Mundu Gerran bizitako espe-rientzia gordinak. Bi idazle erru-siarrek, Lidia Txukovskaia eta Lidia Zhukova, liburu batean bil-du zituzten Taxkentera (Uzbekis-tan) ebakuatutako neska-muti-len kontakizunak. 80 urte geroago, Katakrak ar-gitaletxeak ia 30 testigantzekin osatutako liburu bera kaleratu du, Josu Zabaletak euskaratu duena. Pasa den asteartean, Hau-rrek hitza Iruñean aurkeztu zen. “Gure testuinguruarekin lotura izan dezaketen testuak eta egi-leak euskarara ekartzen saiatzen gara”, azaldu zuen Hedoi Etxarte editoreak Karrikiri elkartean izandako solasaldian. Haurrek hitza ez zegoen Kata-krakeko argitalpen plangintzan. Pasa den otsailean, Ukrania eta Errusiaren arteko gerra hasita-koan, “Josu Zabaletak oso azkar ikusi zuen bazela testu bat bazi-tuela oso oihartzun nabarmenak gatazka honi buruzkoa”, kontatu zuen Etxartek. Katakrak argita-letxeak Lidia Txukovskaiaren bi liburu argitaratuta zeuzkan: So-fia Petrovna (2019) eta Urpean murgildu (2021), “biak Josu Zaba-letak itzuliak eta proposatuak”. Itzultzaile gipuzkoarrak kon-tatu zuenez, berrehun inte-lektual baino gehiago egon ziren erbesteratutako haurrak zain-tzen. Haien artean, Lidia Txuko-vskaia eta Lidia Zhukova. Biak Taxkenten zeuden. Umezurtz etxe batetik bestera mugituz, ta-kigrafiaz jaso zituzten ebakuatu-tako haurren bizipenak. “Hemen kontatzen diren istoriak oso go-gorrak dira”, esan zuen Zabale-tak. Adibide gisa, liburuan irakur daitekeen beste istorio bat labur-tu zuen: “Alemanek bonbardatu gintuzten. Gurasoak esnatzera joan nintzenean, biak hilda zeu-den”. Txukovskaia eta Zhukova ahalik eta zehaztasun handienaz saiatu ziren gertaeren deskrip-zioa gordetzen. Liburuaren hi-tzaurrean azaltzen dutenez, “oso-oso gutxi” landu zuten jaso-tako materiala. “Haur normalen, arrunten biografiak interesa-tzen zitzaizkigun. Ez genbiltzan heroi bila”. Josu Zabaletak haurren konta-kizunen naturaltasuna azpima-rratu zuen: “Inolako dramatismo-rik gabe kontatzen dute. Adidibez, umeek ez dute adjetiborik esaten”. Gaur egun, testigantza hauek errusieraz eta euskaraz soilik irakur daitezke. Haurrek hitza argitaratu zenetik, 1942an, ez da beste hizkuntzetara itzuli. “Ez da Lidia Txukovskaiaren libururik onena, baina errealistena bai”, esan zuen Zabaletak. Itzultzaile gipuzkoarrak ka-sualitatez iritsi zen Lidia Txuko-vskaiara. Errusiera ikasten ari zela, errusiako literaturari bu-ruzko itzultzaile amerikar baten blogan Sofia Petrovna liburua-ren gomendioarekin topatu zen. Geroztik, Zabaleta sakonki sartu da Txukovskaiaren bizi-tzan, bere familiaren giroan eta Errusiaren historian. “Larogei orri itzultzeko, bi mila irakurri behar dituzu”, ziurtatu zuen.

‘HAURREK HITZA’ Egileak: Lidia Txukovskaia eta L. Zhukova Itzultzailea: Josu Zabaleta Argitaletxea: Katakrak Orrialde kopurua: 84 Salneurria: 10 euro



Gomendatutako liburua:

Haurrek hitza

Haurrek hitza

10,00 €

Badugu


Gaiari buruzko artikuluak