Salgaien zerrenda

Communia 2022: Lau uda-gauetako ametsa

Urtero uztailean geure festarik handiena izaten dugu, aurten, ordea, bi izango ditugu. Lehenengoa ezaguna duzue jada: 6tik 14ra ospatzen da, txupinazo batekin hasi ondoren, eta kaleak erraldoi eta txarangaz betetzen dira. Baina testu honetan bigarrenera gonbidatu nahi zaituztegu, erne ba!: hilaren 28tik 31ra izango da, Artean, Bizkaian. Lau egun horietan zehar, ostegunetik igandera, Basoan, Defendatzaileen Etxean, udako topaketarik freskoenak disfrutatuko dira. Gozagarri guztiak topatuko dituzu bertan: kanpin-dendak, eztabaidaguneak, mahai jarraituak, kontzertuak, igerilekua. Communia, Autonomia eta Kontrapotere Jaialdia, dauka izena. Fundacion de los Comunesek bultzatzen du, hau da, liburu-denda, zentro sozial eta prestakuntza eta ikerketa militanterako guneekin Katakrakek partekatzen duen sareak: Malagako la Casa Invisiblek eta Suburbiak, Madrilgo Traficantes de Sueñosek, Terrassako Ateneu Candelak eta Synusiak, Bartzelonako La Hidra Cooperativak. Oraingoan, gainera, Bizkaian lan talde bat sortu da, Artea Sareal, Txarraska Gaztetxeak eta Hordago-ElSaltoko lagunek osatzen dute. Communia, beraz, ahaleginen batuketa heterogeneo baten emaitza da, atzeraezina den beharrizan bati aurre egin nahi diona: handinahi emantzipatzailea berreskuratzea; lan ildo politikoak freskatzea.

Hauxe litzateke gonbidapen honen laburpena: gure eguneroko jardunbideen egoera itogarriari aurre egitea ur freskoaren trago batzuekin. Edo metaforarik gabe esanda, egiten dugunaren mugak identifikatu eta horiek gainditzeko moduak aurkitzea. Gertatzen denari buruz ditugu diagnostikoak trukatu, gure lan-hipotesiak eta datorren ikasturterako planak kontrastatu. Laburbilduz, elkarrekin pentsatu zein esku-hartze politikok astindu gaitzaketen eta zeintzuk ireki ditzaketen lankidetza-dinamika berriak. Hau dena ondo pasatuz, ez baitago inpotentzia gainetik kentzerik ez eta irudimen berri bat sortzerik ongi pasatu gabe.

Pentsa une batez: ibai ondoko elkarrizketa freskoak, frontoiko berbena gauak, igerileku ondoko garinbak, beste leku batzuetako kideak dituzten mahai gainak. Izena eman nahi baduzue, edo programatutako eztabaidak eta mugimenduari buruzko xehetasun guztiak kontsultatu nahi badituzue, sar zaitezte hemen: https://fundaciondeloscomunes.net/communia /

Jakin, badakigu, ez direla betiko garai onenak Estatuaren eta finantza-boterearen arteko konbinazioek gero eta beldur handiagoa ematen dutelako baina horregatik, hain zuzen, premiazkoa dugu lagun sentitzea, elkar ezagutzea, pentsamendua fintzea eta ahuldadea, potentzia bihurtzea.

Ba al dago beroari egiteko plan hoberik elkartu eta desioen eremua zabaltzeko irudimenari eta eztabaidari eragitea baino? 2022an, udako lau gauetako ametsak etorkizun posibleak bilakatuko dira Estatuaren aurka, kapitalismoaren aurka eta askoz haratago...



Gomendatutako liburua:


Gaiari buruzko artikuluak