Salgaien zerrenda

CDak eta biniloak!

Beti izan ditugu CDak, lagun musikariek ekarriak edo bixitan etorri izan direnek. Hara, daukagunaren hautaketa txiki bat.

Bertako pop-rock nobedadeak

Neighboren HAU disko berria eta URA PATRIKAN aurrekoa.
Fermin Muguruzaren IRUN LION ZION VOL. II.
Raperos de Emaús &Titaniansen LA LEY DEL HAMBRE, eta Titaniansen aurreko CDa.
Ruper Ordorikaren GURIA OSTATUAN.
Zea Maysen HARRO.
Bide Ertzeanen ZUTAZ KANTATZEKO azken lana eta 77, aurrekoa.
Gariren ESTUTU.
Jabier Muguruza eta Bernardo Atxagaren HARRIAREN HIZTEGIA.
Pantxoa eta Peioren ANAITASUNEAN.
Tristtan Mourguyren azken diskoa.
Txuma Murugarrenen ZERBAIT ARI DA GERTATZEN, HOR.
Doctor Deseoren IGUAL Y DIFERENTE, UNA MIRADA DISTINTA.

Eta nobedade ez izan arren bertan ditugu Ken Zazpi (PHOENICOPERUS), Urtz, Gor diskoetxearen 25. urteurreneko konpilazioa, MAKen azken diskoa, Imanol Urbietaren omenezko diskoa, Xoriñoak Kaloian-en hardcore indartsua, Lou Topet-en bi lanak.

Bertako jazza, rocksteadya, brassa

Sustraian Recordsen ROCKSTEADY LADIES maxi binilo argitaratu berria.
Broken Brothers Brass Banden ILDOA LANDUZ CDan eta biniloan, baita IN THE MUD aurrekoa ere.
Fermin Muguruzaren NOLA? dokumentala eta CDa.
Andoni Arcillaren HILKORRA EZ BANINTZ.

Musikaz paperean

Musika sailean liburu mordoa daukagu, noski, baina nabarmendu nahi ditugu honako argitalpenak:
AHO BETE DOINU #2 musikaren sektoreari buruz gurean esan diren ideia interesgarri mordo batekin.
POP PILULAK 7 ale berriena, aurreko 6 zenbakiak ere badauzkagu noski.
ENTZUN 66 aurtengo uztarekin eta CDarekin (Begiz Begi, Willis Drummond, Kokein, Eskean Kristo, Zea Mays, Liher, Joseba B. Lenoir, Petti, Bide Ertzean, Montauk, Etxe, Belarminak, Xabi Solano Maiza, Hesian eta Etsaiakeroak). Azken urteetako Entzun-en bat ez baduzu, zatoz, badauzkagulako.



Gaiari buruzko artikuluak