Mundua berriz liluratuz

Feminismoa eta komunen politika

Hedabideetan

«Elkarren artean batu, antolatu eta komunitatean bizitzearen aldeko ideia hedatzen ari bada ere, bidean oztopo handi bat identifikatu duzu: teknologiarekiko erakarpena.»

Amaia Lekunberriren elkarrizketa, ARGIA

«Urteetako borroka eta teorizazio ibilbideak sortutako nekeak ez du pentsalaria etsipenera eraman, eta baikortasuna dario haren lan berriari ere: Mundua berriz liluratuz.»

Ane Eslava, BERRIA

«Emakumerik gabe ez dago komunen politikarik, eta komunik gabe ez dago komunalik. Esaldi honetan laburbiltzen da Katakrak argitaletxeak euskaraz argitaratu duen Silvia Federiciren azken saiakeraren edukia, Mundua berriz liluratuz. Feminismoa eta komunen politika.»

Miren Mindegia, DIARIO DE NOTICIAS

«Feminismoa eta komunen politika uztartzen ditu bertan Silvia Federici ekintzaileak»

Ion Stegmeier, DIARIO DE NAVARRA

«Mundua berriz liluratzeaz mintzo da Silvia Federici bere azken liburuan, baina ez ikuspuntu utopiko batetik, gure gizartean egin ditzakegun aldaketa errealei erreparatuz baizik.»

Iaraia Oiarzabal, GARA

Aurkezpen eguneko audioa.

Silvia Federici Katakraken

Datu teknikoak

ISBN 978-84-16946-22-8
Hizkuntza Euskera
Orriak 312
Tamaina 140 x 210
Azalak Azalak paper-azaleko hegalekin
Prezioa 20.00€

Silvia Federici

1942 Parma, Italia

Italiaren iparraldeko Parma hirian jaio eta hazi zen, eta, 1967an, AEBra aldatu zen. Gaur egun, New Yorkeko Hofstra Unibertsitateko irakasle emeritua da; beraz, erretiratuta badago ere, ikerketa-lana egiten jarraitzen du. Militantzia politikoa talde feminista autonomoetan (Soldatak Etxeko Lanentzat mugimenduan) hasi zuen, 1970eko hamarkadan; orduz geroztik, ekintzaile izaten jarraitu du hainbat alorretan, hala nola Occupy Wall Street mugimenduan, errefuxiatuen aldeko lanean eta Trump-en aurkako kanpainan. 2017ko urrian, «Sorginkeria egotzita hil zituzten emakumeen memoriaren alde» izeneko kanpaina jarri zuen martxan, sorginen...

Gehiago irakurri [+]

Single donation

Make Website

  • Other: €

Donate now