Kartzelako gutunak Sophie Liebknechti

Kartzelako gutunak Sophie Liebknechti

1915eko otsailean atxilotu zuten lehenengoz Rosa Luxemburg Frantziako eta Alemaniako proletarioei Lehen Mundu Gerran ez parte hartzeko eskatzeagatik. Ostera sartu zuten kartzelan 1916an. Sophie Liebknecht Luxemburgen burkide Karl Liebknechten bigarren emaztea izateaz gain abokatua zen. Alemanian errusiar sozialdemokratak eta sozialista iraultzaileak defendatu ohi zituen euren ekintza politikoengatik herrialdetik kanporatzeko arriskuan zeudenean.
1918ko iraultzaren ostean askatu zuten Luxemburg eta bere lan iraultzailearekin jarraitu zuen. Ados ez bazegoen ere insurrekzio espartakistan parte hartu zuen. Gobernu sozialdemokrataren errepresio oldean hil zuten, 1919 urtea hasi berritan. Gutunotan naturarenganako maitasuna adierazten du. Kartzelan egondako hiru urte eta lau hilabeteetan artikulu politikoak eta manifestuak idatzi zituen, noski, baina bere lagun Sophiri idatzitako gutunotan nabarmentzen da ez ziola uko egin edertasun estetikoari: musikari, literaturari, txorien txioei, bizitzako une ederren oroitzapenei. Franz Mehringen esan ohi zuen «Karl Marxen ostean marxismoak sortu zuen buru miragarriena» zuela Luxemburgek.

Hedabideetan

«Maitasunaren iraultza baterako manifestua»

Aiora Sampedro, BERRIA

«Espetxeratua egonda, pentsatzekoa da Rosa Luxemburgek ez zuela gutunetan politikotzat har zitezkeen gaiez aritzeko betarik izango, baina ez zion hargatik idazteari utzi.»

Amalur Artola, GARA

Amaia Lasari elkarrizketa Arratsean Arantxa Iturbe eta Nekane Peñagarikanorekin.

Arratsean, EUSKADI IRRATIA

«Luxemburgen hilketa urtetik mendea betetzear denean heldu da gutun sortaren euskarazko edizioa.»

Itziar Ugarte Irizar, BERRIA

«Emakume jantzia, sentsibilitate handikoa, natur zientziez eta beste zenbait gaiez asko-asko dakiena.»

Nerea Azurmendi, DIARIO VASCO

«“Asko bidaiatuagatik, ergela ez da sekula argia izango”, sarritan azpimarratzen zuen Rosa Luxenburg-ek itxurakeriaren gizartean. Rosa ez zen inondik ere ergela, eta laster nabarmendu zen, bere bizkortasuna, adorea eta inteligentzia politikoa zela eta»

Jose Luis Padron, BILBAO

Aurkezpenaren bideoa.

Oier Guillan, HITZEN UBERAN

«Gutunotan bestelako Luxemburg bat ezagutuko dugu.»

Miren Artetxe, ZAZPIKA

Solasaldia argitaletxeko nobedadeen inguruan.

Patxi Gaztelumendi, 97 IRRATIA

Datu teknikoak

ISBN 978-84-16946-18-1
Hizkuntza Euskera
Orriak 142
Tamaina 14x21
Azalak Paper-azalezkoa hegalekin
Prezioa 13.00€

Rosa Luxemburg

Zamość 1871 ​- Berlin 1919

Rosa Luxemburg teorialari marxista, filosofoa, ekonomialaria, gerraren kontrako ekintzailea eta iraultzaile sozialista izan zen. Leo Logichesekin batera Sprawa Robotnicza (Langileen kausa) egunkaria sortu zuen Poloniako Alderdi Sozialistaren (PPS) nazionalismoari aurre egiteko. Gerora Lituania eta Poloniako Erreinuko Alderdi Sozialdemokrata (SDKPiL) eratuko zuten. Alemaniako Alderdi Sozialdemokratako (SPD) kide zen 1915ean SPDek Alemaniak Lehen Mundu Gerran parte hartzea babestu zuenean eta Karl Liebknechtekin batera Espartakisten Liga (Spartakusbund) sortu zuen, gerora Alemaniako Alderdi Komunista (KPD) izango zena. Die Rote...

Gehiago irakurri [+]