Kapitalismoa eta emakumeen aurkako indarkeria

Iraganeko eta gaur egungo sorgin-ehizak

Itzulpena: Amaia Astobiza Uriarte

14,00€

BEZa barne

Badugu

Kapitalismoa eta emakumeen aurkako indarkeria

Itzulpena: Amaia Astobiza Uriarte

ISBN 978-84-16946-29-7
Hizkuntza Euskera
Orriak 158
Tamaina 12,5 x 19
Azalak Paper-azalezkoa hegalekin
Prezioa 14,00

«Silvia Federiciren Kapitalismoa eta emakumeen aurkako indarkeria liburua saiakera-bilduma bat da, eta bi zatitan banatuta dago. Lehenengo zatian, XV. eta XVIII. mendeen arteko Europako sorgin-ehizak jorratzen dira; bigarrenean, berriz, gaur egungo mundu-mailako sorgin-ehizak aztertzen dira. Bi zati horiez gain, liburuak sarrera bat du, baita ondorioak biltzen dituen atal bat ere. ‘Zergatik orain?’ galderari bigarren zatiko bi ataletan erantzuten dio nagusiki, zeinetan argudiatzen baitu zergatik kokatu behar den testuinguru historiko egokian gaur egun emakumeen aurkako indarkeria bizitzen ari den gorakada Mexikon, Indian eta Afrikako zenbait tokitan, hau da, azken urteotan kapitalismo globalaren presioa jasan duten herrialdeetan.»

Asiye Islam, The Sociological Review

«Eskertzen ditut, ez azkenik, arestiko urteetan Caliban eta sorgina irrikaz hartu duten emakume gazte guztiak. Emakume horiek harro diote, kantu herrikoiarekin batera, 'Erre ez zenituzten sorginen alabak gara', 'Somos las nietas de todas las brujas que no pudisteis quemar'. Liburu hau haiei guztiei eskaintzen diet».

Silvia Federici, Kapitalismoa eta emakumeen aurkako indarkeria


Silvia Federici-ri buruz

1942 Parma, Italia

Italiaren iparraldeko Parma hirian jaio eta hazi zen, eta, 1967an, AEBra aldatu zen. Gaur egun, New Yorkeko Hofstra Unibertsitateko irakasle emeritua da; beraz, erretiratuta badago ere, ikerketa-lana egiten jarraitzen du. Militantzia politikoa talde feminista autonomoetan (Soldatak Etxeko Lanentzat mugimenduan) hasi zuen, 1970eko hamarkadan; orduz geroztik, ekintzaile izaten jarraitu du hainbat alorretan, hala nola Occupy Wall Street mugimenduan, errefuxiatuen aldeko lanean eta Trump-en aurkako kanpainan. 2017ko urrian, «Sorginkeria egotzita hil zituzten emakumeen memoriaren alde» izeneko kanpaina jarri zuen martxan, sorginen...

Gehiago jakiteko