Europar mezularia

Burujabetza eta demokrazia XXI. mendean

Europar mezularia

Burujabetza eta demokrazia XXI. mendean

Hitzaurrea: Asier Blas

Itzulpena: Eneko Aizpurua

Aurrekaririk gabeko krisi bat bizi du Europar Batasunak. Zentzua du berriz ere konfiantza ematea entitate horri? Bada EB demokratikoago baterako tokirik? Nola sustatuko dira politika sozialak? Nola lortuko du jende xeheak burujabe izatea?
Galdera horiek egiteko zirriborro narratibo bat planteatzen digu Robert Menasse idazle eta kazetariak. Europar konbentzitua da bera eta Bruselako Batasunaren erakundeen atzean dauden gizon eta emakumeak ezagutzera jotzen du, bere jaioterriaren historiari begiratzen dio, Bigarren Mundu Gerraren osteko Europaren biharamunari, nazionalismoa nola gainditu pentsatzen du eta, bereziki, bake iraunkorrari buruzko gogoeta egiten du.
Liburu hau ez da Europar Batasunaren hagiografia bat eta, azaltzen dituen ikuspundu guztiekin bat egingo ez bazenu ere, hain beharrezkoa den EBri buruzko eztabaida geurean hasteko aitzakia eder bat da.

Hedabideetan

«Europako Batasuna du ardatz Katakrak argitaletxearen azken saiakerak»

Maialen Unanue, BERRIA

«Katakrakekoek Europar Batasunari buruzko eztabaida bultzatzea dute xede liburu honekin»

Oier Guillan, HITZEN UBERAN

Elkarrizketa Eneko Aizpuruari.

Pello Argiñarena, EUSKALERRIA IRRATIA

«Europar mezularia saiakerak bi bideren arteko aukera proposatzen du»

Aimar Maiz, GOIERRIKO HITZA

Datu teknikoak

ISBN 9788416946075
Hizkuntza Euskera
Orriak 170
Tamaina 12.5x19
Azalak Array
Prezioa 16.00€

Robert Menasse

Viena, 1954

Austriar idazle eta itzultzaile bat da, jatorri judua du eta filosofikoki marximoan eta Hegelengandik gertu kokatu izan dute. Aleman ikasketak, filosofia eta zientzia politikoa ikasi zituen Vienan, Salzburgen eta Messinan. Portugesetik alemanera nobelak itzuli ditu. Hizkuntza sarkastikoa dauka. Bere lanean alemana hitz egiten duten gizarteetako antisemitismoaz jarduten dut.

Gehiago irakurri [+]