Egileen zerrenda

Henry David Thoreau

Concord 1817 - 1862

Filosofoa, poeta, idazlea eta naturalista izan zen. Bi liburuk egin zuten ezagun: Walden klasikoa eta Desobedientzia zibila sonatua (euskaraz Potxo edizioak 2010, Edu Lartzanguren itzultzaile). Bi liburuotan bere pentsamenduaren funtsa dago: ekologismoa, bizitza soilaren aldeko aldarria, estatu bidegabekoaren aurkako borroka, abolizionismoa.
AEBko literaturaren fundatzaileetako bat izan zen eta Robert Frost, John Updike, Willa Cather, Lewis Mumford, Lev Tolstoi, Bernard Shaw, Emma Goldman, Henry Miller edota Martin Luther King-engan eragin zuen. Ildo politiko ezberdinek izan dute inspiratzaile, tartean Erresuma Batuko langile mugimenduak, Indiako independentistek, AEBko eskubide zibilen mugimenduak edota ekologistek. Gaur egun, beren artean antagonikoak diren proiektuek berreskuratzen dituzte testuingurutik ateratako bere obretako aipuak: sozialista iraultzaile eta anarkistetatik kontserbadore eta liberaletara.
Bere helduaroan familiaren arkatz fabrikako langilea izan zen eta ahalik eta arkatz onenak egiteko teknikak frogatu eta baliatu zituen.



Liburu-dendan:

Invierno

Henry David Thoreau

Henry David Thoreau

El gran invierno

Henry David Thoreau