Ekitaldien zerrenda

Urriak

29

Asteazkena

19:00etan

Zortzi milako mendiak izotza eta harria baino gehiago dira, emakume izatea Baltistane

Hitzaldia


Pakistanen iparraldean Baltistan dago. Karakorum mendikatean dago, eta leku magiko hartan daude mundu osoan 6.000 metrotik gora duten mendi kopuru handiena.

Baltistan Fundazioa GKE txikia da, eta mendizaleek sortu zuten, Félix Iñurrategi hil zenean. Gure helburua da eskualdeko biztanleei hainbat gaitasun eta azpiegitura ematea, aukera izan dezaten gizon eta emakumeen arteko berdintasuna oinarri hartuta hango ekonomia garatuko duen berezko eredua kudeatzeko.

Basatia bezain zoragarria den leku hartako bizi baldintzak ikaragarri gogorrak dira. Herrixkak 3.000 metrotik gora daude, eta tenperaturak muturrekoak dira.

Lehenbiziko proiektuak martxan jarrita, emakumeen egoera larria zela ohartu ginen. Horregatik, hain zuzen ere, duela urte batzuk hasi ginen lanean egoera hura hobetzeko.Neskak eskolatzea eta emakume helduak prestatzea funtsezko helburuak dira guretzat.

Txaro Otxandorena Núñezek emango du hitzaldia, Baltistan Fundazioko boluntaria bat. Pakistanetik heldu berria da, eta proiektuan izandako bizipenen berri emanen digu.