Ekitaldien zerrenda

Urriak

18

Larunbata

19:00etan

Zer espero du ume batek jaiotzen denean? Amagandiko edoskidetza kontsumitzaileen ikuspuntutik

Hitzaldia


Concha de Albak urte asko daramatza familiei edoskitzenlaguntzen eta amagandiko edoskitzea sustatzen erakundeetan, ama-haurren osasunerako gako garrantzitsu gisara. Neonatologoa da 12 de Octubre ospitalean, eta parte hartu du bertan giza esnearen bankua abiatzen zein OMEk eta UNICEFek ospitalea Haurren Ospitale Lagun izendatzeko ekimenean (sari hori amagandiko edoskitzea sustatzeko 10 baldintza betetzen dituzten osasun-zentroei ematen zaie). Garapenari lotutako zainketak emateko gaituta dago(zainketa horiek funtsezkoak dira zaintzen dituen ume goiztiarrentzat haien ahultasuna dela eta), eta amagandiko edoskitzearen gaineko nazioarteko aholkulari gaitua da (IBCLC). Edoskitze-kontsulta bat dauka 12 de octubreospitalean, edoskitzeari buruzko prestakuntza-ikastaroak ematen dizkie osasun-profesionalei eta irakaslea da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsearen Medikuntza Fakultatean. Horrez gain, ama da, pertsona enpatiko eta hurbila, eta amatasunaren alderdi emozionalek liluratua. Luxua da gero hura guregana etortzea!