Ekitaldien zerrenda

Maiatzak

09

Osteguna

19:00etan

Up from the streets

Proiekzioa


Dokumental honek New Orleanseko kultura isladatzen du bere musikaren bitartez. Hiriak nortasun berezia du bere historia politiko eta sozialaren ondorioz. Soinu hari batek zeharkatzen du istorio hori, eta bertan XVIII. mendeko Congo Squareko danborretatik hasi eta gaur egungo musika eszena zirraragarriraino entzun daiteke. Musika New Orleansen boterea duen adierazteko modu bat da. Askatasun nahia adierazteko bide bat izan da, segregazioaren bidegabekeriek eta lege arrazistek eragindako frustrazioa publiko egiteko bide bat, eta hiria Katrina urakanaren suntsipenetik erreskatatzeko indar bat dela ere erakutsi du. Gaur egun ere funtsezko tresna da arraza eta kultura zapalkuntzen aurka.

Proiekzioa L 'Aurora Grup de Suport-eko lankideei laguntzeko antolatzen ari garen jardueren barne izango da, Maig di Gras jaialdiaren aurrerapen gisa. Aurtengo edizioan (Borriana, maiatzaren 17tik 19ra), Mediterraneoko erreskate zibil humanitarioko ontzien lana ikusarazteko eta kaleko musika Hegoaldeko mugan hiltzeari utziko dion Europa baten aldeko arrazakeriaren aurkako borrokarekin lotzeko misioa beteko du.

Up From The Streets
New Orleans: The City of Music
[V.O.S.E.]
Dir. Michael Murphy, EEUU, 104'
2020 - Eagle Rock Films



Gomendatutako liburua: