Ekitaldien zerrenda

Otsailak

24

Asteazkena

20:30etan

Otsaileko ekoafaria

Afaria


Katakrakek lan egiten du produktu ekologiko eta gertukoekin, ekoizle ekologikoekin erlazio zuzenak indartuz eta sareak sortuz. Elikadura subiranotasunaren aldeko apustuak ondokoa bermatu behar du: interes pribatuen gainetik elikadura eta lurrari errespetua bermatzeko eskubideak eta behar kolektiboak daudela.
Ongi-jatearen bio-topaketak ekimen berria da, biziaren sostengarritasunerako elikadura eta kontsumo egokiak bultzatzeko. Sareak indartzeko topaketak izateaz gaindi, elikagai ekologikoak eta gertukoak gozatzeko aukera ere izango duzu.

IZEN EMATEA: kantina@katakrak.net – 948225520
PREZIOA: 15€

Gonbidatuak
Urniza kolektiba. Erroko bailaran bizi den pertsona talde bat da. Elkarrekikotasunean bizitzen eta elikagai ekologikoak ekoizten ekonomia motor propioa aurrera ateratzeko. Bai barne kontsumorako, bai salmentarako ere.

Menua
Barazki salda
Enpedrat edo babrrun txuri eta bakailu entsalada
Haragi puxketa kuia krema sendoarekin
Sagar erreak eztia eta intxaurrekin

Edateko:
Urnizako sagardo eta zukuak
(Bihurko ardo beltza eta gaztea ere aukeran)

Otsailak 25 ostegunarekin, gure banatzaileen upeltegietatik dastaketa bat egitera etorriko dira. 20.00-tan Katakrakeko ardotegian. 8€ info@katakrak.net – 948225520