Ekitaldien zerrenda

Maiatzak

24

Larunbata

12:00etan

COPY-LEFT JAIA: Erremixa herriaren artea

Kontzertua


Badakigu erabaki onak ospatzea garrantzitsua dela, eta horregatik, datorren maiatzaren 24ean, super copyleft jai bat ospatuko dugu makusi.tv-ko lagunekin. Bideoak hostatatzeko plataforma hau Eguzki Bideoak-ek eta Nodo50-ek sustatu dute eta kultura irekia jorratu nahi du. Hainbat ekitaldi izanen ditugu: poteo martxoso bat izanen da eguerdiko 12etan LA FURIArekin, egunean zehar gure copyleft platerra eta koktela dastatzeko aukera izanen da eta bukatzeko SUSTRAIAN RECORDS izanen dugu gaueko 00etatik aurrera bere nahasketak eskaintzen.

Copyleft lizentziek ezagutza eta arterako irisgarritasuna errazten dute. Betirako gaitasun gehiago besteengandik ikasteko. Material irekiek sormen berriak ekoizteko balio badute komunitate aberatsago eta azkarragoak sortzeko laguntzen dute. Kultura eta ezagutza gu guztion jabetza izan behar da. Sormena banatuz babesten da, eta ezagutza biderkatzen da berriz nahazten denean.

Katakraken modu horregana apostua egin dugu: gure eremuan entzungo dituzun abesti guztiak interneteko plataformetatik jaitsi ditugu, non artistek apostu egin dute lizentzia askeen alde. Gainera, gehien eskatzen dizkiguzuen errezetak argitara emango ditugu zuek gero etxean sukaldatu ahal izan ditzazuen.

Anima zaitez eta nahastu nahieran!