21
Mayo
Viernes
19:30
Beppe Fenoglio «Kontu pribatu bat»
Goizeko bederatziak puntuan ziren. Zerua axuri zuriz beteta zegoen, kolore gris metalikoko soilgune batzuekin, eta haietako batean ilargia ageri zen, luzaro miazkatutako gozoki bat bezain birrindu eta gardena. Euria zeruko azken geruzaren kontra bultzaka ari zen nabarmen, baina, beharbada, edo hori uste zuen tenienteak, lehenengo zaparrada erori baino lehen bukatuko zen kontua.
Tenientea, Alarico Rozzoni sarjentuarentzako hil-kapera bihurtzen ari ziren ofizialordeen gela igarota, patioaren erdian kokatu zen; handik keinu bat egin zion guardiako sarjentuari.
―Bellini eta Riccio patiora –esan zion aurkezpena egin zionean.
―Bellini kanpoan dago, hiltegira bidali dute.»
Beppe Fenoglio, Kontu pribatu bat
«Anekdota ezaguna da Isaak Babel eta Maxim Gorki idazle sobietarren artekoa: idatzi nahi bazuen, bizitzarako esperientzia har zezala gomendatu zion Gorkik bere mireslea zen Babeli, munduan zehar ibil zedila eta gero idatz zezala. Gomendioari segiz, Babelek izena eman zuen Armada Gorriko korrespontsal gisa sobietarren eta poloniarren arteko 1920ko gerran. Esperientzia hartatik jaio zen Zalditeria gorria ipuin-bilduma miragarri hura.
Fenogliok ez zuen, nik dakidala, inoren gomendiorik jarraitu, baina halaxe egin zuen: bizi eta gero idatzi.»
Paul Beitia Ariznabarreta hitzaurrean
Libro recomendado:
30
Abril
Viernes
19:00
Susan Buck-Morss «Izuaren osteko gogoeta»
«Susan Buck-Morssek ikusarazten digu musulmanak auzokideak ditugula: ez direla fundamentalista fanatikoak, modernitatearekin lotzeko gaitasunik gabekoak, ez direla zeharo exotikoa den Bestea, baizik eta gure arazo global berak dituen jendea. Abiapuntu hori hartuta, bazterrean utzi du afera multikultural aspergarria (Bestea errespetatzean eta harengana hurbiltzean datzana) eta erdigunean jarri du borroka komuna, hartan denok parte hartu beharko genukeelako, zatiketa kulturalak gaindituta. Liburu honi ez bazaio uzten eztabaida politikoetan lehertzen, egungo ezkerrak bukatutzat eman dezake bere bidea, eta eragile politiko nabarmena izateari utzi».
Slavoj Žižek
«Susan Buck-Morssen liburuak teoria kritikoaren eta Islam politikoaren arteko harremana jorratzen du, eta ekarpen interesgarria eta garrantzitsua egiten dio eztabaida honi; izan ere, saiatzen da elkarrekin mintza daitezen Mendebaldeko pentsamendu kritikoa eta mundu islamiarreko pentsamendua. Hegeli eta Haitiko iraultzari buruzko bere aurreko liburuari jarraikiz, ahalegindu da unibertsaltasunaren ideia berpizten eta berrerosten, alor akademiko aktibistan askok hitz hori gaitzetsi ondoren. Liburua duela zenbait urte argitaratu zen, baina haren garrantziak gora egin du».
Arya Zahedi

12
Marzo
Viernes
19:00
Annie Ernaux «Emakume bat»
Gorputza eta memoria apurka-apurka hustu dizkion gaixotasun luze baten ostean, Annie Ernauxen ama zahar-etxe batean hil da. Herio hurrenean, idazleak amaren bizitzaren ispilu hautsiaren puskak batzen eta osatzen saiatuko da, eta ariketa literario horrek amarekiko anbibalentzia sentimenduak sortuko dizkio: maitasuna, gorrotoa, errukia, tristezia, ulertu ezina… Hala, bada, alabaren kontakizun gordinean, bi emakumeen historia pertsonalek talka egiten dute eta, aldi berean, gainjartzen dira.

19
Febrero
Viernes
19:00
Joseph Roth «Hiltzaile baten aitormena»
Kontua da orain urte batzuk gizon bat hil nuela eta bai emakume bat ere, edo bala uste izan nuen orduan». Hori esaten digu kontakizunaren atarian Golubtxik espiak.
«Luteziarekin lehen begiratutik enamoratu nintzen, bada; seko, esaera den bezala», esango du aurrerago. «Zaindu nuen, bada, Lutezia. Eta zaintze hartan, oso plazer berezia sentitu nuen. Batez ere banekielako ia erabat neure eskuko neukala neska.»

22
Enero
Viernes
19:00
Margaret Atwood «Neskamearen ipuina»
Freden neskamea da Gileadeko Errepublikan. Komandantearen eta haren emaztearen etxetik egunean behin ateratzen da elikagaiak erostera, errotuluetan hitzak ez baizik eta irudiak dituzten saltokietara, emakumeek debekaturik baitute irakurtzea. Buruz gora etzaten da hilean behin eta otoitz egingo du Komandanteak haurdun utz dezan, jaiotze tasak beherantz egin zuenetik Freden eta gainerako neskameak beren obarioen emankortasunaren arabera balioesten baitira. Hori guztia isilik eta burumakur beteko du, baldin eta Kolonietan edo Horman amaitu nahi ez badu. Jokamoldea, janzkera eta sexu jarduna ez bezala, desira nekez da gobernatzen, ordea, eta Fredenek lehengo bizitza gogoratuko du: bere senar Lukerekin amodioa egiten zuenekoa; alabarekin jostatzen zenekoa; ofizio bat, beraren dirua eta ezagutzarako sarbidea zituenekoa. Orain, akabo guztia. Jainkoak eta Gobernuak bat egiten dute distopia aztoragarri honetan, eta erregimen ahalguztidun baten itxura hartzen. Politikaren eta sexuaren arteko lotura ilunenetako batzuei argi emanez, mehatxu ezkutu bat agerrarazten du: gizarte osoa azpiratzeko lehen urratsa emakumeak mendean hartzea da. Antizipazio izugarriz, 80ko hamarkadan kaleratu zuen Margaret Atwoodek eleberria, bere prosak ohi duen sarkasmo sotil eta ideien argitasuna lagun. Urteek indartu baizik ez dute egiten istorio lazgarri hau.

18
Diciembre
Viernes
19:30
Amélie Nothomb «Durduzaz eta dardaraz»
Munduko enpresarik handienetako bateko bulegari izan zenean bizi izan zuen amets gaiztoa kontatzen du nobela honetan Amélie Nothombek.
Mendebaldekoa eta emakumea izatearen desbantailak ederki ezagutzeko aukera izan zuen, nonbait, egileak Yumimoto enpresa japoniarrean: lan burugabeak, agindu txoroak, umiliazio negargarriak, eginbehar ernegagarri, itsusi edo eldarniozkoak.
Durduzaz eta dardaraz agertu beharra omen zeukaten Japoniako Enperadorearen aurrera haren menpekoek, eta halaxe ibili behar izan zuen nobela honen egileak enpresa hartan.
Kutsu autobiografikoa sekula ukatu ez dion nobela honetan hartu zuen mendekua.