Erbesteko gutunak Victor Hugori

Traducción de Amaia Lasa

16,00€

IVA incluido

Disponible

Erbesteko gutunak Victor Hugori

Traducción de Amaia Lasa

ISBN 978-84-16946-44-0
Idioma Euskera
Páginas 190
Tamaño 190 x 125
Encuadernación Paper-azalezkoa hegalekin
Precio 16,00

«Irudi luke askatasunaren aldeko bihotz taupada dutenek berun pixka bat merezi dutela, nire puska eskatzen dut nik! Bizitzen uzten badidazue, mendekua besterik ez dut eskatuko, eta nire anai-arreben mendekurako salatuko ditut indultuen batzordeko hiltzaileak...
Bukatu dut! Ez bazarete koldarrak, hil nazazue!»
Louise Michel VI. gerra kontseiluan

«Historia latz honi orain hasiera zoriontsu bat ematearren, Louise Michel izena ipini dio Banksy margolariak Mediterraneoko etorkinen erreskate barku bati. Hor ibiliko da, gure Louise, Carola Rackete kapitainak gidatuta, itsasoak zeharkatzen, gure lurraldeetara datozen pertsonak itoalditik libratzen. Hildakoek ezin dutelako Louise Michelek hainbeste maite zuen itsasoaren edertasuna ikusi.»
Amaia Lasa Alegria hitzaurrean

«Memoriaren denbora arrazoia ematen ari zaie Louise Michel eta Komuna lehertu nahi izan zutenei. Hiri anitzetan burua altxatu eta karriken izenak begiratzea aski da horretaz ohartzeko. Direla Thiers karrikak, adibidez. Bata Baionan, bestea Donibane Lohizunen. Bi aipatzearren. Adolphe Thiers 1871n, Parisko Komuna suntsitzeko plantan jarri errepresioaren arduraduna da. Thiers karriken ondoan badira franko Gambetta izenekoak.»
Nora Arbelbide Lete hitzatzean


En la prensa

Aurkezpenaren bideoa.

Amaia Lasa, Durangoko azoka

Solasaldia Nora Arbelbiderekin.

Céline Bidart, KANALDUDE

«Louise Michelen askatasun gurariak»

Mikel Lizarralde, BERRIA

«Liburuan ia 30 urtez bidalitako gutunak jasotzen dira, eta, horietan, Michelen bilakaera pertsonal eta ideologikoa agerian geratzen da.»

Marcel Pena, GARA

«Iraultzaile anarkistak Victor Hugori idatzitako gutun eta olerkiak euskaratu dituzte, Parisko Komunaren 150. urteurrena ospatzear dela. Amaia Lasarenak dira itzulpenak eta hitzaurrea, Nora Arbelbiderena hitzatzea»

Jone Gartzia Guerra, ORTZADAR

«Bere bizitza osoan zehar, 1.200 gutun idatzi zituen, horietako asko garaiko Frantziako idazle ezagunenetakoari. Aurten Komunaren 150. urteurrena dela eta, Iruñeko Katakrak argitaletxeak Michelen idatziak bildu ditu, Amaia Lasa poetak euskaratuak.»

Nerea Alejos, DIARIO DE NAVARRA

«Lehenengo garaiko gutunetan gazte fededun eta inuzentea ageri da, Victor Hugorekin obsesionatua eta borborka zituen sentimenduak arrapaladan idazten zituena. Atal horretan poemek hartzen dute espazio ia osoa, zeinak jainkoari eta aingeruei buruzko aipamenez beteak dauden, poeta frantsesari egindako goraipamenetan ardazten diren, eta nahiko nahasiak gerta daitezkeen. Horrez gain, haurtzaroko ezinegonak eta familia-gatazkak adierazten ditu batik bat. Askoz interesgarriagoak egiten dira ondorengo atalak.»

Irati Majuelo, BERRIA

«Heldu den urtean 150 urte beteko ditu Pariseko Komunak. Ikusiz Pariseko giroa azkenaldi honetan, urteurrenak oihartzun bereziak har ditzake. Monarkiaren aldeko asanbladaren aurka, Paris errepublikazale gorriaren alde, autogestioan antolatu oldarra izan zen Komuna. Martxotik maiatzera iraun zuen.»

Nora Arbelbide Lete, Larrepetit, BERRIA


Acerca de Louise Michel

Vroncourt-la-Côte 1830 - Marseilla 1905

Irakaslea, militante anarkista, masoia, feminista eta Parisko Komunako pertsonaia nagusietako bat. Mugimendu libertarioan bandera beltza zabaldu zuen. Poesia, eleberriak, antropologia eta aldarriak idatzi zituen. 1860Ko hamarkadatik Parisko iraultzaile blanquisten arrimuan egon zen. Ia hamar urtez Kaledonia Berrira deportatu zuten, bidaia horretan egin zen anarkista. Heriotzara arte jarraitu zuen langileriaren askapen borrokan eta behin eta berriro kartzelatu zuten.

Saber más