Listado de artículos

«Indarkeriaz» DIARIO VASCOn

Aspaldikoa bada ere, une egokian heldu da euskarara Hannah Arendt-en ‘Indarkeriaz’

N. AZURMENDI DONOSTIA.

Biolentziak ez du inoiz gaurkotasunik galtzen. Ezta azkenaldian asko aipatzen den Han- nah Arendt (Hannover, 1906-New York, 1975) jatorri juduko pentsalariak ere. Katakrak-eko editore Hedoi Etxarteren hitzetan «heldulekurik gabe pentsat zen zuen» emakumearen lanik esanguratsuenetako bat argitaratu berri du, Itziar Díez de Ultzurrunek euskaratua,Iruñeko argitaletxeak: 1970 urteko ‘On Violence’, ‘Indarkeriaz’ izenburuarekin.

60ko hamarkada gatazkatsuaren amaieran, Gerra Hotz betean idatzitako liburu laburrean biolentzia politikoari errepara tu zion batik bat Arendtek. Politikaren, boterearen eta biolentziaren arteko harremanak disekzionatu zituen besteak beste lan horretan, gehiago errealitatea ulertzeko eta ulert arazteko tresneria esk aintzeko asmoarekin, proposamen itxiak egitekoarekin baino.

Liburua aberastu duen hitzau- rre guztiz jakingarria idatzi duen Mario Zubiaga EHUko Teoria Politikoko irakaslearen hitzetan, nazien jazarpenetik ihes egindako judu gisa biolentzia gertutik ezagutu zuen Arendt-en xede nagusia izan zen «kontzeptuak aurkitu eta argitzea, eta maila apal batean mundua hobetzen saiatzea». Gai konplexuei heldu arren oso ondo irakurtzen den liburu ez oso luze honetan –itzultzaileak ere badu horretan meritua, jakina–, zehazki, «politikotasunaren errei- bindikazio sakona egiten du».

Bereziki garrantzitsua irudit zen zaio hori Zubiagari, batez ere «pandemiaren bueltan hedatzen ari den politikotasunaren kolonizazioa» aintzat hartuta, dela tekno- logiatik, dela zientziatik, dela ekonomiatik... «Kolonizazio juridikoa eta kolonikazio morala» ere aipatu zituen Zubiagak, nabarmenduz bizu dugun egoeraren izenean oso erraz ari garela onart zen politikaren ordezko bilakat zeko zorian egon daitezkeek denetariko ihesbide eta bidezidorrak. ‘Indarkeriaz’, alegia, pandemiaren aurretik argitaratzekoa zen, baina irakurleengana iristeko zain eman duen urtean, zaharkitu beharrean, gaurkotu egin da, «azken hilabeteetan indarkeria- ren inguruko eztabaida berriz ere agendaren lehengotariko gaien artean» kokatu delako, Arendten ekarpenak biziki estimatzen dituen Zubiagaren aburuz.



Libro recomendado:

Indarkeriaz

16,00 €

Disponible


Más artículos sobre este tema