Salgaien zerrenda

Mila esker Iñaki Redín 'Popi'!

2018/01/19

2015eko udaberrian hasi zen dena. Iñaki Redinek Comicreando (Maite Segura eta Iñaki Redin 'Kaki'rekin batera egindako liburua) Merced karrikako TBO liburu denda mitikoan eta Katakraken salgai uztea erabaki zuenean. Hantdik etorri zen liburu haren aurkezpena (entzungai).
Urte hartako gabonetan Comicreandori buruzko elkarrizketa egin zioten RADIO EUSKADIn eta solasaldia ADHNaren eta medikalizazioaren gaira lerratu zen. Liburu dendara etorri zen hurrengoan esan genion zergatik ez zuen horri buruzko hitzaldi bat prestatzen. Eta hala egin zuen, aretoa beteta eta galdera txanda bero batekin. Eta hitzaldi hartatik etorri zen Educar sin drogas (y sin recortes) liburua, joan den udaberrian aurkeztu zena.
Iñaki Redín bere liburuak eta hitzaldiak baino gehiago izan zen. Halere, merezi du bere azken liburuak hedabideetan izan duen presentziaren hautu bat egiteak, hara:
Kataluniako EL NACIONAL agerkarian erreseina egin zioten, DIARIO DE NOTICIASen María Olazaranek erreportaia egin zion, Sonsoles Echavarrenek DIARIO DE NAVARRAn elkarrizketa, albistea IRUINDARRAn azaldu zen, eta beste bat EL SALTOn, Iker Tubiak erreportaia mardula egin zion BERRIAn, Marisa Lacabek elkarrizketa ONDA CERO irratian eta berdin RADIO EUSKADIko Graffitti saioan.


Reinaldo Iturriza EGUZKI IRRATIAn

Reilado Iturriza Venezuelako kultura ministro izan zen eta El chavismo salvaje liburua aurkeztera etorri zela baliatuz June Sanmillanek elkarrizketa egin zion EGUZKI IRRATIAn.

Donostia eta Bilboko turistifikazioaz

Entzungai daukazu Donostia eta Bilboko turistifikazioari buruzko hitzaldia.

«Los pichiciegos»i iruzkina

Andrea Caprarulok, bere itzuleran, Fogwillen Los pichiciegos aztertu du.

Alternatiben Herriaz EGUZKI IRRATIAn

June Sanmillán eta Maitane Unzu, ekainak 2an egingo den Alternatiben Herriaz aritu ziren Taupadak saioan.

Luis Soldevila eguberri naturalei buruz RADIO EUSKADIn

Luis Soldevila RADIO EUSKADIko Iflandian izan zen eguberriez hitz egiten Felix Linaresekin.

«Viaje a la aldea del crimen» eta «Tres periodistas en la revolución de Asturias»

Fernan Mendiolak bi liburu elkarrekin iruzkindu ditu: Viaje a la aldea del crimen eta Tres periodistas en la revolución de Asturias, 30eko hamarkadako errepresioei buruzkoak biak.

«Soldataren patriarkatua» ANBOTOn

Amaia Astobiza, Silvia Federiciren euskaratzaileak ANBOTO aldizkariaren galderak erantzun zituen.

Amaia Apalauzari buruz EGUZKI IRRATIAn

Idoia Sobrino eta Maialen Sobrino Amaia Apalauza itzultzaileaz aritu ziren, besteak beste Filiala eta Askatasuna, etengabeko borroka bat ekarri ditu euskarara.

«Europar mezularia» GOIERRIKO HITZAn

GOIERRIKO HITZAk Europar mezulariaren argitalpenaren berri eman zuen.


Harremana duten ekitaldiak


Libros recomendados:

Las fronteras del significado

,

12,00 €

Eskuragarri 4-5 egunetan

Visita a Godenholm

,

14,50 €

Eskuragarri 4-5 egunetan

Xala

,

15,00 €

Badugu

Arrotza

,

15,00 €

Eskuragarri 4-5 egunetan

PORNLAND : HOW PORN HAS HIJACKED OUR SEXUALITY

,

18,00 €

Ez dago eskuragarri

Leonora Carrington

,

24,00 €

Ez dago eskuragarri