Ekitaldien zerrenda

Otsailak

26

Osteguna

19:00etan

Hezur berriak: Ines Osinaga, Ane Labaka, Alaia Martin, Maialen Akizu

Poesia errezitaldia


Amapola hazi batetik, haragizko erauntsi bat. “Zorionak, idatzi zidan, jakin dut hezur berriak dauzkazula”. Jendaurrean mutututako gorputz dardaratu batean, zirriborro-lanbro batekin dabil hara-hona poemotako ahotsa, idazten lagunen ahots-mezuak entzun ahala, idazten loezinean dela. Nola egiten dute besteek? Ama idazleak, ama lagunak, ama fakirrak. Ospitale hotz batean barruratutako hatzak eta barruratutako hitzak, dena normal, itsasaurreko anbibalentzia, erruak, damuak. Jaioberri baten arnasa etxekotu bezpera eta harekin heldutako argi-itzala bildu ditu Ane Labaka Mayozek bere lehen poema liburuan.



Gomendatutako liburua:

HEZUR BERRIAK

13,50 €

Badugu