19,00€
BEZa barne
Badugu
Rosa Parks: Nire istorioa
Itzulpena: Amaia Astobiza Uriarte
| ISBN | 978-84-10316-14-0 |
|---|---|
| Hizkuntza | Euskera |
| Orriak | 168 |
| Tamaina | 210x140 mm |
| Azalak | Rústica con solapas |
| Prezioa | 19,00 |
1955eko abenduaren 1ean, Montgomeryko (Alabama) autobus batean zihoala, Rosa Parksek uko egin zion bere aulkia gizon zuri bati uzteari. Autobus-gidariak poliziari deitu zion, eta Parks atxilotu, epaitu eta zigortu egin zuten. Montgomeryko beltzek boikota egin zioten autobus-zerbitzuari urtebetez, epaitegiek segregazioa legez kanpo utzi zuten arte.
Gertakizun hark egin zuen Rosa Parks ezagun AEBn eta mundu osoan. Baina nor da Rosa Parks? Nola iritsi zen eskubide zibilen aldeko mugimendura? Norekin batera borrokatzen zen? Arrazakeriaren aurka jarduteaz gain, zer beste borrokatan ibili zen?
Jendeak esan ohi du nekatuta nengoelako ez nintzela altxatu nire jarlekutik, baina ez da egia. Ez nengoen fisikoki nekatuta, ez behintzat lanegunaren amaieran egon ohi nintzen baino nekatuago. Ez nintzen zaharra, nahiz eta batzuek hala irudikatzen nauten garai hartan. Berrogeita bi urte nituen. Gauza bakarraz nengoen nekatuta: amore emateaz.
Rosa Parks
Niretzat, Rosa Parks emakume erradikal bat da, emakume iraultzaile bat. Pantera Beltzen Alderdiko lehen hezkuntzako eskola batean bertan erakutsi zigun.
Ericka Huggins
Rosa Parks-ri buruz
1993 - 2005
AEBko eskubide zibilen aldeko militante afro-amerikarra izan zen. 1955eko abenduaren 1ean, Montgomeryko (Alabama) autobus batean zihoala, uko egin zion bere eserlekua gizon zuri bati uzteari, eta orduantxe egin zen ezagun. ...
