15/11/2019
Cuerpo:

Etxebizitza eskubidearengatik kezkatuta zaude? Bakardadearengatik? Abiadurarengatik? Aldaketa klimatikoarengatik? Desberdintasun sozialengatik? Agian loturarik gabeko galderak irudituko zaizkizu. Bada azaroaren 27an irakurle talde berri baten hasiera izango da: bi hilabetean behin hiriei buruz.

,
Subtitulo: 
Audioa: Juan Etxenike kimikaz sukaldaritzan
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

María Martínek Ni por favor, ni por favora aurkeztu zigun duela aste batzuk eta orain entzun dezakezu.

Subtitulo: 
Audioa: María Martín «Ni por favor, ni por favora»
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Enrique Gavilánek medikuntzako bere lanari buruzko liburua aurkeztu zigun.

Subtitulo: 
Audioa: Enrique Gavilán «Cuando ya no puedes más. Viaje interior de un médico»
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Iñaki Etxaniz, Geronimo de Ustariz institutuak gonbidatuta bere ikerketen berri eman zuen.

Subtitulo: 
Audioa: Iñaki Etxaniz, hegazkinak eta pilotuak blokeoa apurtzeko
Seccion: 
Irakurle taldea
Imagen:
08/11/2019
Cuerpo:

Srećko Horvatek liburu ederra egin du. Dibertigarria, aberatsa, anitza, txinpartarekin, politikari buruz eta film mordoarekin. Elkarrizketa ezberdinekin osatu du Alfie Bown Hong Kongo idazle eta kazetariak. Eta izan du bere harrera, jada hamarnaka liburu dendatan dago eskuragai.

Gainera, datorren azaroaren 14an Ryszard Kapuścińskiren KRISTO FUSILAREKIN aurkeztuko dugu Donostiako Liburutegiko sotoan Amaia Apalauza itzultzailearekin. Eta begiratu gure agenda, asteon kontzertuak (Abereh, Mikel Uraken) eta solasaldiak (El Salvador, violencia sexista) dauzkagu.

Ez ahaztu kuia coulant-a dastatu behar duzula: mundiala dago!

,
Subtitulo: 
«La creación de la conciencia feminista» DIARIO DE NAVARRAn
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Luis Soldevilak eta Xabier Maeztuk itzuli zuten. Fermin Muguruzak egin zion hitzaurrea. Ia hiru urte joan dira eta MC Albertok iruzkin ederra egin dio SIGUE ADELANTEri HIP HOP LIFE MAGAZINE aldizkarian.

Subtitulo: 
«Sigue adelante» HIP HOP LIFE MAGAZINEn
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,
Subtitulo: 
«Sorginak, emaginak eta erizainak» DIARIO DE NAVARRAn
Seccion: 
Irakurle taldea
Imagen:
01/11/2019
Cuerpo:

Sei esku, hiru buru eta hiru valentziar bihotz dauzkagu Katakrakeko sukaldean. Eta nabarmena da. Usaindu daiteke. Eta jendea dastatzen hasi da. Klasiko herrikoiak, astean zeharreko eta larunbatetako menuak, atzerriko errezetak tokiko produktuekin, exotikoari uko egin gabe (bai, granada eta aguakatea jango duzu, adibidez).

Eta molde berriekin ere ari gara: Italiako sukaldaritza tradizionala, leihotik begiratu eta jakiak eguraldiaren arabera moldatzen ditugu (azken aldian oso zoro dago eguraldia, beldurgarria da), arratsalderako pintxo berriekin ari gara eta gozogintza fintzeari ekin diogu ere bai. Eta abendutik aurrera, neguko menu berezia itzuliko da (ADI, AURREZ GORDE!). Zentzuzko mestijaia, Mediterranioko ukituarekin.

Basa da, goxoa da: hasi da jokoa!

,

LA CREACIÓN DE LA CONCIENCIA FEMINISTAk interes handia sortu zuen ingelesez argitaratu berritan. Ikerketa mardula zuen, eta xehe egindako azterketak, hala jaso zuen 1993ko THE NEW YORK TIMESen liburuen gehigarrian Katherine Gill-ek.

Subtitulo: 
«La creación de la conciencia feminista» THE NEW YORK TIMESen
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Joan den astean IZUAREN OSTEKO GOGOETA (Katakrak 2019) aurkeztu genuen Karrikiri liburu-dendan: Miren Mindegiak Pello Agirre itzultzailearekin erreportaia egin zuen joan den larunbateko DIARIO DE NOTICIASen.

Subtitulo: 
«Izuaren osteko gogoeta» DIARIO DE NOTICIASen
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Aurkeztu diogu prentsari SORGINAK, EMAGINAK ETA ERIZAINAK eta jada irakurgai daukazu Amalur Artolaren pieza GARAn eta Itziar Ugarterena BERRIAn.

Subtitulo: 
«Sorginak, emaginak eta erizainak» GARAn eta BERRIAn
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Duela pare bat aste etorri zitzaigun Xabier Arrizabalo Enseñanzas de la revolución rusa aurkeztera,entzungai daukazu aurkezpen hura.

Subtitulo: 
Audioa: Xabier Arrizabalo «Enseñanzas de la Revolución rusa»
Seccion: 
Irakurle taldea
Imagen:
26/10/2019
Cuerpo:

Barbara Ehrenreich eta Deirdre English gazte-gazteak ziren Sorginak, emaginak eta erizainak argitaratu zutenean. Panfleto bat izan zen hasieran, genero horren onenarekin: hipotesi ausartak, originalak, azkarrak, jauziak, ilustrazioak. Eta aldatu zuten sorgin-ehiza ulertzeko modua, eta azaldu zuten botere ekonomikoen, erlijiosoen eta politikoen aliantza jende xeheak bere gorputzen gain zuen jabetza gal zezan.

Holaxe. Ohore handia da liburu hau ekartzea, beren beregi Silvia Federicik egindako sarrera batekin, Koldo Atxagak irudiak berriz landuta eta Maria Colera Intxaustik itzulita. Asteazkenean 11:15ean Donostiako liburutegi nagusian aurkeztuko dugu.

Honez guztiaz gainera, gogoan izan areto nagusian Trixerten erakusketa daukagula (azken astea izango da): ederra da, zatoz.

,
Subtitulo: 
«Arimaren etorkizuna» GARAn eta DIARIO VASCOn
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Aste honetan izan zen Liburutegien eguna eta Yamaguchiko liburutegiko lagunen solasaldira joan zen German Esparza Walden, Chundarata eta Menades-ekin batera. Astelehenean gai bera hartu zuen solasgai Luis Soldevilak RADIO EUSKADIko Iflandia saioan: liburuak eta matxinadak, entzun!

Subtitulo: 
Iflandia: Liburutegiak, superbotereak eta matxinadak
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,
Subtitulo: 
Audioak: Sabina Urraca, Rosario Villajos, Cristina Fallarás eta Florencia del Campo
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Maitane Legarretak bell hooks-en FEMINISMOA DENON KONTUA DA gomendatu zuen, besteak beste, GAZTEZULO aldizkarian. Ez ginen apirilean konturatu eta orain berreskuratu dugu gure blogean.

Subtitulo: 
«Feminismoa denon kontua da» GAZTEZULOn
Seccion: 
Irakurle taldea
Imagen:
19/10/2019
Cuerpo:

Intentsitate handikoa izan da aste hau: letrazaurituen ilunabarrak (behean dauzkazu lehenengo audioak), astean zeharreko menu goxoaren itzulera berritua, Aroa upategien ardo dastaketa goxoa, Arimaren etorkizunaren aurkezpena hedabideei... aste berria ere eder dator, eskuragarri dituzu astearteko Miren Narbaiza MICE eta Jurgi Ekizaren kontzerturako sarrerak, eta ostegunean IZUAREN OSTEKO GOGOETAren aurkezpena Pello Agirre eta Garazi Arrularekin Karrikirin.

Duela aste batzuk iritsi da liburu dendetara LA CREACIÓN DE LA CONCIENCIA FEMINISTA. Desde la Edad Media hasta 1870 (Katakrak 2019) Gerda Lerneren liburua. Hamabi mende luzetan patriarkatutik beren burua askatu nahi izan zuten pentsalariei buruzko azterketa sakona eskaintzen digu.

Paula Etxeberriak iruzkina egin dio liburuari Srecko Horvat y Alfie Bownen ¡SUBVERSIÓN! nobedadearekin batera.

,

Gai mordoa ekarri dizkigu Letrazaurituak topaketak, entzungai dauzkazu lehenengo audioak: Clara Serra, Marta Sanz eta Itziar Ziga, Eva Baltasar eta Luna Miguel y María Bastaros eta Isabel González. Aurki material gehiago argitaratuko dugu, txukunxeago. A, eta ikusgai dauzkazu baita ere El vértigo de la trapecistak egindako bideotxoak.

Subtitulo: 
Audioak: Marta Sanz, Clara Serra, Itziar Ziga, Luna Miguel, Eva Baltasar, María Bastaros, Isabel González
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Héctor Estruchek iruzkina egin dio LE MONDE DIPLOMATIQUEn AIRBNB, LA CIUDAD UBERIZADA (Katakrak 2019) liburuari.

Subtitulo: 
«Airbnb, la ciudad uberizada» LE MONDE DIPLOMATIQUEn
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

DIARIO DE NAVARRAk jaso zuen gure azken nobedadearen berri: Eva Illouzen Arimaren etorkizuna eta jada nabarmendu dute Patricia Amigoten hitzaurrea eta Danele Sarriugarteren itzulpen lana.

Subtitulo: 
«Arimaren etorkizuna» DIARIO DE NAVARRAn
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,
Subtitulo: 
Katakraki buruz EUSKADI IRRATIAn
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
Imagen:
11/10/2019
Cuerpo:

Luxu handia da astelehenetik gurean egongo dena. Gaztelaniaz idazten duten 15 egile handi 5 solasalditan 5 ardatzen inguruan pentsatzen: autobusean, ohean edota liburutegian irakurri ditugu orain arte, eta orain parez pare izango ditugu. Panorama eder hau ekarri digu Vértigo de la trapecistak kale Nagusira eta kontsultagai daukazu programa osorik gure webgunean ere.

Hasi da mezua hedabideetan zabaltzen: DIARIO DE NOTICIAS, DIARIO DE NAVARRA, EUSKALERRIA IRRATIA, GARA, RNE eta HAMAIKA TB.

Etortzeko asmoa baduzu zatoz garaiz, aretoa betetzean ateak itxiko baititugu.

,
Subtitulo: 
Angel Erro eta Oskar Alegria solasean
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Aste bete daramagu burutik rap abesti bat kendu ezinik... hemen kontatuko dizugu.

Subtitulo: 
«Libreros» feat.: Los Chikos Del Maíz
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Entzungai daukazu casi ciervos (Greylock 2019) liburuaren aurkezpena Uxue Juarez, Regina Salcedo eta Susana Romanosekin.

Subtitulo: 
Audioa: «casi ciervos» de Uxue Juárez
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Duela bi aste jarri genuen Txelaren kupel berria Lynn Conway-ren omenez, badakizu nor den?

Subtitulo: 
«Lynn Conway» Txela
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
Imagen: