16/04/2025
Cuerpo:

Joan den astean Vicen Aleixandre zendu zen. Kausa askoren burkide izan zen eta Katakraken lagun eta lotura Mediterraneoan. Luis Soldevilak heriotza-ohar hau idatzi zion.

,

Ostegunetik astelehenera Katakrak itxiko dugu (larunbata barne). Asteartean itzuliko gara eta asteazkenean Liburuaren eguna izango da. Karlos III.ean gure postua jarriko dugu hautaketa zorrotzarekin. Gogoan izan liburu-dendan ere %10eko deskontua egingo dugula eta 25.000 liburuko funtsa dugula bi solairutan.

Subtitulo: 
2025eko Liburuaren eguna!
,

Maiatzaren 15etik 25era izango da Euskaraldia. Euskara praktikoki martxan jartzeko festa izango da aurten ere. Egun horietan menu berezia izango dugu eta, arratsetan, Ahobizi eta Belarriprest pintxoak izango ditugu. Gainera, bertso-afaria antolatu dugu, Lurraren mintzoa izenarekin Nafarroako ekoizle desberdinekin. Luxu handia izango da halako elikagaiekin batera Maialen Lujanbio eta Julio Soto gurekin izatea. Maiatzaren bitik aurrera salduko ditugu txartelak, 25€an kantinan.

Subtitulo: 
Bertso-afaria Euskaraldian
,

Irakurgai daukazu Izaskun Mata Colomak DRIG, DRAG, DRUG jardunaldietarako egin zuen kronika.

Subtitulo: 
DRIG, DRAG, DRUGen kronika bat
,

Laura Macaya eta Hamacaren GATAZKA ETA ABUSUA EZ DIRA GAUZA BERA argitaratu berri dugu eta honezkero liburu-dendetan dago. Itziar Zigak hitzaurrea egin dio euskarazko edizioari eta Amaia Astobizak itzuli du. Prentsaurrekoaz aritu ziren BERRIAn eta HORDAGOn.

Subtitulo: 
Nobedadea: Laura Macayaren «Gatazka eta abusua ez dira gauza bera»
,

LAS GUERRAS DE GÉNERO. La política sexual de las derechas radicales de Nuria Alabao ya está en las mejores librerías. Alabao analiza los elementos centrales de este movimiento ultraconservador global en relación a las cuestiones de género.

Subtitulo: 
Nobedadea: Nuria Alabaoren «Las guerras de género»
,

Jon Agirrek Roland Barthesen DOLU-EGUNEROKOA liburuaren argitalpenaren berri eman zuen DIARIO VASCOn eta Miren Mindegiak Ibai Atutxa Stuart Hallen KULTURA, AURKAKOTASUNA ETA BOTEREA liburuaren apailatzaile eta itzultzaileari elkarrizketa egin dio EUSKALERRIA IRRATIAn.

Subtitulo: 
«Dolu-egunerokoa» & «Kultura, aurkakotasuna eta boterea»
Imagen:
31/03/2025
Cuerpo:

Jakinarazi ditugu 2025eko Nafarroako Liburu-denden Saridunak: Ane Labaka eta Raquel Samitierren Murmur (Erein 2024), Vicente Valeroren El tiempo de los lirios (Periférica 2024) Vicente Valero eta Lomigen En el corazón del bosque (Errata Naturae 2024). Sari banaketa apirilaren 3an izango da, ostegunarekil, Condestablen, ostean solasaldia egongo da saridunekin.

Bide batez, ikusgai daukazu Kiko Amatek Xabier Maezturekin izan zuen solasaldia.

,

Argitaratu berri dugun Roland Barthesen Dolu-egunerokoa liburu-dendetan dago, Danele Sarriugarteren itzulpen zoragarriarekin. Hedabideei aurkeztu genien joan den astean eta honezkero albiste izan zenEUSKADI IRRATIAn eta RADIO EUSKADIn.

Subtitulo: 
Roland Barthesen «Dolu-egunerokoa» liburu-dendetan!
,

Clara Eslava eta Alfredo Hoyuelosek aurkezpen txundigarria egin zuten, ikusgai daukazu. Han hemenka aurkeztuko dute: Madrilen apirilaren 2an Lorenzanan, Gasteizen apirilaren 4an Liburutopian, Madrilen 12:30ean Enclave librosen, Madrilen ere maiatzaren 7an Traficantes de sueñosen eta Bilboko Antin ekainre 13an. Goizez dena izan ezik, 19etan izango dira ekitaldiak.

Subtitulo: 
Colin Warden «El niño en la ciudad» aurkeztu dugu
,

Ibai Atutxak Stuart Hallen Kultura, aurkakotasuna eta boterea liburu hautaketa lanak eta itzulpenak egin ditu. Berriki EITB Kulturan kultur proposamenak egin ditu. Gainera, EUSKADI IRRATIko Baipasa saioan elkarrizketatu dute.

Subtitulo: 
Ibai Atutxa EITB Kulturan eta Baipasan
,

Arkadio profesoreak Ignacio Menciola elkarrizketatu du La danza de las luciérnagas (Katakrak 2024) liburuaren inguruan jarduteko.

Subtitulo: 
«La danza de las luciérnagas» La linterna de Diógenes saioan
,

Bilboko Bestiak liburutegiko lagunek (Karmela) Annie Ernauxen Idazketa labana bat da (Katakrak 2024) liburuaren iruzkina egin dute ARGIAn.

Subtitulo: 
«Idazketa labana bat da» ARGIAn
Imagen:
14/03/2025
Cuerpo:

Iritsi da liburu-dendetara euskarazko azken nobedadea, Ibai Atutxak hautatu eta itzuli dio, sarrera ere idatzi du, Stuart Hallen funtsezko sei testu dira. Kultur ikerketetatik gaur egungo mundua ulertu eta aldatzeko gonbidapen bat dira: kapitalismoa kulturatik ulertzekoa, arrazakeria, hegemonia neoliberala, eskuin muturraren goraldia. Irakurri KULTURA, AURKAKOTASUAN ETA BOTEREA, gainera McKenzie Warken hitzatzea dauka. Liburua prentsaurrean aurkeztu genuen eta albistea jaso dute DIARIO VASCOn eta EUSKADI IRRATIAn.

,

Iritsi da liburu-dendetara gure gaztelerazko azken nobedadea Colin Warden EL NIÑO EN LA CIUDAD, hirien eta haurren ikuspegi ezohiko eta askatzaile bat. Gainera, edizio honek Ann Golzenen 122 argazki dauzka. Asteartean 19:00etan Alfredo Hoyuelos eta Clara Eslavarekin aurkeztuko dugu liburua Katakraken.

Subtitulo: 
Colin Ward «El niño en la ciudad»
,

Astelehenean hasi zen (nahiz eta batu zaitezkeen) QUE ARDA EL COLE ikastarora eta martxoaren 27an hasiko da DRIG, DRAG, DRUG (Danele Sarriugarte, Fermintxo Zabaltza, Miren Narbaiza, Plazeratu, Gordas pimponeras...). Begiratu, eman izena eta lagunak gonbidatu!

Subtitulo: 
Bi ikastaro berri: Eskolaz eta transfeminismoaren auziaz
,

Oihana Bildarratz, Miren Izco, Xabier Murciano, Isabel Irigibel eta Xabier Gallo hezkuntzan egon diren greben inguruan solastu ziren. Entzungai daukazu!

Subtitulo: 
Greba? Zer egin?
,

Entzungai daukazu Arantxa Iturbe eta Leire Lakastak Annie Ernauxen liburuaren inguruan izan zuten solasaldia.

Subtitulo: 
«Idazketa labana bat da» EUSKADI IRRATIAn
Imagen:
31/01/2025
Cuerpo:

Hogei urteko kartzela zigorrak eta 56.000 euroko isunak jarriko dizkiete Baztango proiektu ekozida eta espekulatzailea gelditu nahi izan duten zenbait laguni: informa zaitez Aroztegiaz (Nafarroako Gobernuaren proiektuaz eta protestan ibili direnei eragindako errepresioaz). Informa zaitez joan den urriaren 12an eskuin muturraren aurka Iruñean protesta egin zuten GKSko 31 gazteri jarritako 21.000 euroko isunez. Eta Ernaiko 133 kideri Eusko Jaurlaritza jarri dien 290.500 euroko isunaz. Eta joan den Korrikan 36 migratzaileri Bidasoa gurutzatzen lagundu zieten 7 militanteri egindako epaiketaz.

Ez dira salbuespenak, Bidasoaren ipar zein hego, legeak protesta jazartzen du. Ez dira soilik garai ilunak Washington eta Gazan, horregatik da ezinbestekoa errepresaliatuekin elkartasuna adieraztea: mobilizatuz eta ekarpen ekonomikoak eginda.

Katakrakeko sukaldetik, aste osoan ibili gara Aroztegia buruan, menu berezia osatzen, baita larunbatean ere, ohi baino merkexeago baina beti bezain goxo, Iruñerrira manifestaziora bertaratuko direnentzat eskaintza eskuragarriagoa izan dadin.

,

Geure Youtube kanalean ikusgai dauzkazu: Mckenzie Wark eta Danele Sarriugarte Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotzarekin, Aurelien Beltran eta
Ujué Agudo eta Karlos g. Liberal El algoritmo paternalistarekin.

Subtitulo: 
Primerako bideoak
,

Leire Lakastari elkarrizketa egin zioten DIARIO DE NAVARRAn.
Ujué Agudo y Karlos g. Liberali EL DIARIOn.
Iruzkina egin dio Iñaki Urdanibiak La danza de las luciérnagasi KAOS EN LA REDen eta elkarrizketa egin zioten Ignacio Mendiolari NAIZ IRRATIAn.

Subtitulo: 
Idazketa labana bat da, El algoritmo paternalista en prensa, La danza de las luciérnagas
,

Ikusgai daukazu zeintzuk izan ziren, saiakeran eta narratiban 2024an gehien saldu genituen liburuak: euskaraz eta gazteleraz.

Subtitulo: 
2024ko liburu salduenak
Imagen:
20/12/2024
Cuerpo:

Sanferminotako eguerdietan izan genituen sentsazio gozoak gogoan, lanean jardun dugu azken hilabeteotan une horiek errepikatzeko asmoarekin. Horregatik, gure inguruko ekoizleen laguntzarekin, jauzi ttipi bat eman nahi izan dugu aurtengo Eguberrietako menuarekin. Berez, honakoa kantinan gertatuko diren aldaketa batzuen sail baten aurrenekoa da. Gainera, kantinan zehazki eta Katakraken, oro har, lan-taldea handitzen ari gara eta etengabeko hobekuntzan ari gara jarduten.

,

Nagore Fernandezek iruzkina egin dio Annie Ernauxen Idazketa labana bat da liburuari BERRIAn eta Miren Mindegiak elkarrizketatu zuen Leire Lakasta itzultzailea EUSKALERRIA IRRATIAn. Gogoan izan abenduaren 26an Katakraken aurkeztuko dugula itzultzailearekin.

Subtitulo: 
«Idazketa labana bat da» EUSKALERRIA IRRATIAn eta BERRIAn
,

Paula Etxeberriak elkarrizketa sakona egin zien DIARIO DE NOTICIASen Ujué Agudo eta Karlos g. Liberali.

Subtitulo: 
«El algoritmo paternalista» DIARIO DE NOTICIASen
,

Anna Domènech-ek iruzkina egin zion El arte de no ser gobernados liburuari LE MONDE DIPLOMATIQUEn.

Subtitulo: 
«El arte de no ser gobernados» LE MONDE DIPLOMATIQUEn
Imagen:
04/12/2024
Cuerpo:

Iritsi dira gure azken bi nobedadeak. Batetik: Idazketa labana bat da Annie Ernaux handiarena Leire Lakastak itzulia eta Eider Rodríguezen hitzaurre batekin. Adi: abenduaren 26an Leire Lakastarekin aurkeztuko dugu liburua 19:00etan Katakraken. Bestetik, egunerokotasun handiko liburu bat dakargu, inteligentzia artifizialaren inguruan, modu zorrotz eta ulergarrian: El algoritmo paternalista Ujué Aguado eta Karlos g. Liberalena. Adi: abenduaren 17an 19:00etan aurkeztuko dutela Katakraken. Bide batez, entzun SER katean egin zieten elkarrizketa.

,

Bai. Hala da. McKenzie Wark gure artean izango da. Abenduaren 5ean Durangon (Azokaren baitan baina Museoaren eraikinean), 7an Donostian (Tabakaleran). Eta gainera, Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza aurkeztuko du abenduaren 9an 19:00etan Katakraken Danele Sarriugarte itzultzailearekin. Gainera, aurkezpenaren ostean, 20:30ean Gordas Pinponeras-en musika eta Jhosy-jen argiak izango ditugu.

Subtitulo: 
McKenzie Wark gure artean
,

Abenduaren 5etik 8ra, urtero legez, Durangoko Azokan izango gara 13, 14 eta 15 postuetan 10:30etatik 20:00etara. Honako aurkezpenak dauzkagu: 5ean 17:00etan Durangoko Museoan McKenzie Warkek Danele Sarriugarte eta Jokin Azpiazurekin hitz egingo du, 17:30ean Leire Azkargortak Herriaren hezkuntza eta demokrazia aurkeztuko du Ahotsenean, 6an 11:00etan Hiri-gerra Palestinan aurkeztuko dute Amaia Astobizak eta Itsaso Larramendik, 12:30ean Leire Lakastak Idazketa labana bat daz jardungo du.

Abenduaren 6an Ignacio Mendiola La danza de las luciérnagasen aleak sinatuko ditu Katakrakeko postuan.

Subtitulo: 
Durangoko azoka
,

Prentsaurrekoaren ostean Idazketa labana bat daren inguruko albisteak jaso zituzten IRUTXULOKO HITZAn, GARAn eta BERRIAn.

Subtitulo: 
Idazketa labana bat da hedabideetan
,

Pablo Carmonak Lo que Engels no podía saber liburuari hitzaurrea egin zion eta, honezkero, blogean daukazu irakurgai.

Subtitulo: 
«Lo que Engels no podía saber»en hitzaurrea blogean
,

Danele Sarriugartek elkarrizketa egin zion Juana Doloresi ARGIAn.

Subtitulo: 
Juana Doloresi elkarrizketa ARGIAn
Imagen: