«Rosa Parks: Nire istorioa»ri iruzkina BERRIAn
Miércoles 14 de Enero
07/10/2020
Urriaren 13an hasiko da, bigarrengoz, Redstone zikloa. Bilboko BIRArekin eta Durangoko Plateruenarekin koordinatuta, hamar musikari apart bost kontzertu bikoitzetan. 13an Raitx datoz Donostiatik eta Joseba B. Lenoir Beratik. 27an Petti eta Maite Larbururen txanda izango da. 5 kontzertu denera, hauekin guztiekin: Eneritz Furyak, Jon Gurrutxaga, Gaizka Isunza, Pelax, MICE eta Joseba Irazoki.
Urriaren 13an bukatuko da Ok, Boomer! ikastaroan izena emateko eguna. Anima zaitez!
Aurkeztu dugu RAMÓN BENGARAY. OSASUNA Y REPÚBLICA eta Esther Aldave hedabideekin hizketan hasi da, SER katean izan zen, adibidez.
Pedro A. Morenok eta Asel Luzarragak Ecologismo integral aurkeztu zuten.
Liberoamerika taldeak Izotzetan islatuak aurkeztu zuen.
Itzuli dira June Sanmillan eta Luis Soldevila Iflandiara. Lehenengo txandan, Kike Martinekin, pandemiaz eta kulturaz aritu zen Soldevila.
07/10/2020
El 13 de octubre empezará, por segundo año, el ciclo Redstone. Propuestas top de la escena musical en euskera. Empezamos el 13 de octubre, martes, con Raitx desde Donostia y Joseba B. Lenoir desde Bera. Segirán el 27 de octubre Petti y Maite Larburu. Serán 5 conciertos dobles en total y vendrán Eneritz Furyak, Jon Gurrutxaga, Gaizka Isunza, Pelax, MICE y Joseba Irazoki.
El 13 de octubre termina el plazo para el curso Ok, Boomer. ¿Tienes una visión fatalista de lo tecnológico? ¿Crees que tenemos agencia para utilizar las tecnologías en procesos emancipatorios? Mira el programa del curso que queremos hacer a partir del 19 de octubre.
Ya hemos presentado RAMÓN BENGARAY. OSASUNA Y REPÚBLICA y ha empezado a aparecer en prensa. Esther Aldave visitó la Cadena SER, por ejemplo.
Pedro A. Moreno y Asel Luzarraga presentaron Ecologismo integral.
El colectivo Liberoamerica presentó Izotzetan islatuak.
Vuelve Iflandia y vuelven June Sanmillán y Luis Soldevila a sus ondas. El primer round fue para Soldevila con Pandémico y celeste.
28/09/2020
Uztailetik ez dizugu buletinik bidali. Gauza mordoa gertatu da, eta beste hainbeste dauzkagu aurrean. Hasi da ikasturtea. Liburu denda nobedadez josita dago, jendeak babesa bilatzen du kantinan euri eta haizetik ihesi. Eta liburu aurkezpenak, solasaldiak, asanbladak, topera dugu areto nagusia. Kontu asko datoz. Adi.
Hogei lagun baino gehiago joan ziren IRAKURLE TALDE FEMINISTAren lehenengo saiora, kontsultatu programa nahi duzunean batu zaitezkeelako. Martxan dago baita ere LA CIUDAD NO ES PARA MIren bigarren denboraldia.
Urriaren amaieran hasiko da IRAKURLE TALDEAren zortzigarren edizioa, indar berrituta.
Itzuli da, Trapezistaren orekak antolatuta, Letrazaurituak II topaketa Katakrakera. Solasaldiak, ikuskizunak, ikastaro bat. Eta bazkidea bazara, irailaren 30era arte (tokia bete artea) aulkia gordeko dizugu socixs@katakrak.net helbidean, ez bazara bazkidea hemen aukera: reservasletraheridas@gmail.com.
KRISTO FUSILAREKIN liburuari iruzkina egin zioten ALDA aldizkarian.
Danele Sarriugarteri elkarrizketa egin zioten BIZKAIA IRRATIAn ARIMAREN ETORKIZUNAri buruz.
Sebastian Friedrich-i elkarrizketa egin zioten LA SOCIEDAD DEL RENDIMIENTO liburuaren, eta beste batzuen kontura, LA DIRECTAn.
LA INCOMPLETA, VERDADERA Y AUTÉNTICA HISTORIA DEL PRIMERO DE MAYO liburuari erreportaia egin zioten DIARIO DE NAVARRAn eta DIARIO DE NOTICIASen.
Honezkero 330 bazkide dauzkagu: lortuko ditugu 500 urtea amaitu aurretik? Kanpainari toki egin zion DIARIO DE NOTICIASek, ORTZADAR gehigarriak eta GARAk argitaletxearen gaia jorratu zuen.
Liburu dendetan dago jada CUANDO TU JEFE ES UNA APP Sarah Abdelnour eta Dominique Médak idatzia eta inprentatik atera berri da RAMÓN BENGARAY. OSASUNA Y REPÚBLICA Esther Aldave Monreal iruindarrak idatzia.
Teknologiaren ikuspen fatalista duzu? Batera daitezke teknologiak prozesu eta prozesu eraldatzaileak? Begira ze programa ederra dugun urriak 19etik aurrera.
Entzungai daukazu Bixente Serrano Izkori egin omenaldia, baita Delincuenciario (Eunate 2020) liburuaren aurkezpena Pascual García Aranorekin ere.