ZAHARTZAROAREN MAPAREN BILA

Arantxa Urretabizkaia

16,00 €

IVA incluido

Disponible

ZAHARTZAROAREN MAPAREN BILA

ISBN 978-84-9172-450-6
Páginas 112
Año 2025
Editorial Pamiela
Sección Euskal Narratiba

Zahartzaroaz doa liburu hau, batez ere muga guztiak kontuan izanda ere maila handi batean geure buruaren jabe izan nahi eta ahal dugun zaharroi buruz, ez buruak edo gorputz osoak kale egin ondorengo zaharrei buruz.

Erdi Aroko mapetan, mapagilearentzat ezezagunak ziren lurraldeak seinalatzeko, "hic sunt dracones" jartzen zuten, hemen herensugeak daude. "Terra ignota" edo "terra incognita" ere esaten zitzaion.

Bada, belaunaldi oso bat abiatu da herensugez jositako lurralde ezezagun horietan, maparik gabe, baina iparrorratz bat eskuan. Autonomia da iparreko izarra, zaharrok pertsona orok dituen eskubideen jabe garela.


Te puede interesar

Honetara ezkero

Arantxa Iturbe

Iraganean galdua

Linazisoro Abelin

Iraultzen maratoia

Bikila Iriarte Joxe

Aitortza

Linazisoro Abelin