Vikingoen sorterrira

Vikingoen sorterrira

Xabier Mendiguren Elizegi

25,00 €

IVA incluido

No disponible

Vikingoen sorterrira

ISBN 978-84-9783-817-7
Páginas 300
Año 2011
Editorial Elkar
Sección Euskal Narratiba

Aita ezezagun eta urrundik miretsiaren bila doan neska; ebakuntza larri baten atarian, bere bizitzako amodio sekretua kontatzera doan emakume heldua; familia-giro itogarri batean bere arrebarekiko obsesiotik nola askatu ez dakien mutila; parkin batean nahi gabe ume bat zapaldu ondoren, erruaren zamari aurre egin behar dion gizon gaztea…
...

Leer más


Samurrak eta gordinak dira liburu honetako istorioak; pertsona baten une bateko zalantzan bizialdi oso baten kontraesanak biltzen dituztenak; arintasun jostalari batez idatziak, batzuetan, eta gizatasunaren muinera jotzen duen dramatismo puntu batez jantziak, besteetan; bizitza oro bezala bakanak eta bitxiak, baina nortasun berezi horren azpilduretan enpatiaren ispilua ere eskaintzen dutenak; adin, ezaugarri eta bizimodu askotako gizon-emakumeak, ez abstraktuak baizik eta, onerako
zein txarrerako, leku eta garai zehatz batean suertatu direnak: euskal herriren batean, oraintxe bertan edo atzo goizean.

Maisutasunez idatzitako ipuin-bilduma, egilearen ibilbidean heldutasun eta sakontasunezko marka bat ezarriko duena, eta irakurlearen gogoan hunkidurazko oroitzapen bat utziko duena.


Te puede interesar

ZULO BAT URETAN

Iñigo Aranbarri

Mendi-joak

Aingeru Epaltza

X ha muerto

Alaine Agirre

19 kamera

Jon Arretxe