TXERRIAK ETA LOREAK

TXERRIAK ETA LOREAK

Jon Arretxe

21,00 €

IVA incluido

Disponible

TXERRIAK ETA LOREAK

ISBN 978-84-1093-080-3
Páginas 176
Año 2025
Editorial Erein
Sección Euskal Narratiba

Azken urteotan Touréren sagan zentratuta egon ondoren, guztiz bestelako nobela beltza dakarkigu oraingo honetan Jon Arretxek. Hiri handietako lunpen guneak alde batera utzita, egileak fabulatu duen trama berria bera bizi izandako hiru herrietan garatuko da: Basaurin, Gasteizen eta Arbizun. Eta etorkin, etxegabe, prostituta edo bestelako biztanle zaurgarrien ordez, negozio aitorrezinetan diharduten bertoko aberats eskrupulugabeek hartuko dute protagonismoa.

Arbizuko hestebete-lantegi batean gertatzen den txistor lapurreta misteriotsua da abiapuntua, eta hortik aurrera umore klabean idatzitako trama beltza dator, oso beltza, erritmo...

Leer más

bizikoa, elkarrizketa ugarikoa, «tarantinoar» estetikakoa.

Txerriak eta loreak ezohiko nobela da, laburra eta pertsonaia bereziez hornitua: Zuriñe Ruiz de Gordoa gasteiztar mandatugile bitxia, Gabriel Abrisketa basauriar enpresari ustela, Fermin Bakaikoa arbizuar txistorgile iluna... Harridura, dibertimendua eta ustekabeak ziurtatuta daude.


Te puede interesar

Jon Alonso

Antxiñe Mendizabal Aranburu

Sed quia sua

Iñaki Segurola Amutxastegi