Kixotenean

14,75 €

IVA incluido

Disponible

Kixotenean

ISBN 978-84-9027-670-9
Páginas 112
Año 2016
Editorial Elkar
Sección Euskal Narratiba

…eta hain zuzen ere kiribilean egindako bidaia bat da irakurleak liburu honetan topatuko duena. Miguel Cervantes idazlearen heriotzaren laugarren mendeurrenaren aitzakian Kixotek gurutzatutako lurrak gurutzatzea izan da helburua, eta, literatura modernoaren iturburu nagusietariko bateraino heltzen saiatzerakoan, bidean ezinbestean korapilatuz joaten dira literatura eta errealitatea. Kaleak eta liburuak, historia eta kondaira, errealitatea eta fikzioa, bi plano horiek uztartzen diren puntu zehatz horren bila egindako bidaia bat kontatzen du eskutan duzun lanak, eta, testuan aurrera egin ahala igarriko duzunez, kiribiletan baino ezin dira...

Leer más

neurtu puntu horretaraino heltzeko egin behar izandako distantziak. Eta, beraz, topatu ote dudan Kixote. Galdera zintzo egin didatenetan, orain arte ez dut jakin nola erantzun, egia
esanez gero, jendeak zorotzat hartuko ninduen beldur izan naizelako, niri ere, lo faltak eta gehiegi irakurtzeak garuna idortu balidate bezala. Baina, Borgesen fikziozko espiral horietariko baten barruan bageunde bezala, hauxe da egia: Kixoteri begietara begiratzera heldu naizen tarte laburretan, benetan gu geu une horretan garena da bertan islatuta ikusi dudan bakarra.


Te puede interesar

Argiantza

Pello Lizarralde

PENDRIVE

Arrate Mandaras