Isiltasunaren ildoetan

Isiltasunaren ildoetan

Amaia Iturbide Mendinueta

11,00 €

IVA incluido

Disponible en 4-5 días

Isiltasunaren ildoetan

ISBN 978-84-9109-652-8
Páginas 96
Año 2021
Editorial Erein
Sección Poesía

Batetik, hitza sarritan higatuta edo manipulatuta dagoelako eta, bestetik, hitza batzuetan nahikoa ez delako idatzi dut poema liburu hau, hori dela-eta hitzen isiltasuna entzuten aritu naiz eta isiltasunez betetako egoerei heldu diet. Horretarako irudi, kolore eta sinboloen bidea egokia suertatu zait. Zenbait bertso idazteko garaian bizi-esperientzietatik abiatu naiz. Denborak eta oroimenak utzitako aztarnak zein arrakalak ere aurki daitezke liburuan zehar.
...

Leer más


Hor dago bihotza dike lehorrean,
gontzak zuztarretik ateratako atea,
ozta-ozta arnasa hartzen duen harri-lubeta.
Kontainer margotua ere badela esango luke baten batek,
uretan behera doan zerbait
enbalatzeko paperean bilduta.
Begirada itsua da frontoi bateko paretaren kontra,
hainbeste dragatzeagatik eta hainbeste zubi zeharkatzeagatik
jadanik hanka nekatuak dauzkana.
Nahiz eta azkenetan egon,
kostazainarena egiten dihardu.


Te puede interesar

INCENDIARIO, EL

Miguel Veyrat

Yo significo algo

Flavia Company

Hábitat

Ariadna Carrascull

Casidas selectas

Ibn Zaydun