HANDI BEZAIN TXIKI

Arianna Squilloni

15,30 €

IVA incluido

Disponible

HANDI BEZAIN TXIKI

ISBN 978-84-9172-439-1
Páginas 42
Año 2025
Editorial Pamiela
Sección Primeros Pasos

ALBUM IRUDIDUNAK EGITEKO
NAZIOARTEKO XVIII. COMPOSTELA SARIA (2025)

Oroimenari eta denboraren iragateari buruzko kontakizun hunkigarria.

Natalia landetxe koskor batean sortu eta hazi zen, basotik gertu. Etxea txiki geratu zitzaiola ohartu zenean, hirira joan zen, eta bertan bizimodu aberats eta bete-betea izan zuen. Baina denbora iragatearekin batera, hiria handitzen eta bera txikitzen joan ziren. Laurogeita hamar urte zituela, etxera itzultzeko ordua zela erabaki zuen. Han ustekabeko abentura berriak zeuzkan zain.

Nazioarteko XVIII. Compostela Saria album irudidunen kontzeptuari ezin hobeki lotzen zaion lana...

Leer más

da, zeinean testua eta ilustrazioa modu goxoan ezkontzen diren. Oinarri poetiko sotila duen istorio bat da, irakurketa askotarikoak dituena, non Arianna Squillonik denboraren iragatea eta oroimena lantzen dituen, bazter utzi gabe natura, artea eta haien moduko bestelako gai batzuk. Bere konposizio narratiboan isiluneak nabarmentzen dira, protagonistaren bizi-bidaiaz gogoeta egitera gonbidatzen baitute.

Raquel Catalinaren ilustrazioak ikuspuntu, perspektiba eta irudien sekuentzien aniztasunagatik nabarmentzen dira, eta haietan paleta kromatikoaren erabilera neurritsua nabari da, zuri-beltzaren tratamenduarekin kontrastean.


Te puede interesar

Orejas de mariposa

Luisa Aguilar, Andre Neves

Vamos a cazar un oso

Michael Rosen