Gure Heroiak

Elkanoren eta Euskal Herriko kolonialisten historia bat

Asier Lopez Rodriguez

20,00 €

IVA incluido

Disponible

Gure Heroiak

Elkanoren eta Euskal Herriko kolonialisten historia bat

ISBN 978-84-09-43062-8
Páginas 256
Año 2022
Editorial Komunikazio Biziagoa - Argia
Sección Historia Moderna

Ez zu eta ez ni ez gara kolonialista, inbaditzaile, konkistatzaile, ezta esklabista ere. Munduko beste muturreko indigena basatiak akabatu, gainerakoak Kristoren gurutzearen itzalpean “zibilizatu”, eta beren lurrak eta ondasunak arpilatzea ez da egun norberarentzat aldarrikatzeko moduko zerbait. ...

Leer más

Inork ez ditu bere egiten euskal herritar askok (ere) mende luzez egindako astakeria horiek. Baina konkistatzailea esploratzaile, kolonizatzailea humanista eta esklabista enpresa-gizon bilakatuz gero, orduan errazagoa da. Hau ez da gure buruen larrutzea. Gu ez geunden han. Ordukoaz guk ez dugu ardurarik. Baina iraganean gertatutakoa hemen eta orain ospatzen dugunean, zuritzen dugunean, hango protagonistak leku pribilegiatuetan mantentzen ditugunean, kaleen izenetan eta plazetako eskulturetan, orduan bai, ardura gurea da. Gu hemen gaudelako.


Te puede interesar

Las brujas de Zugarramurdi

Miguel Maria Azurmendi Inchausti

LA PICA Y EL ARCABUZ

Juan Carlos Losada Málvarez