GAREN PIZTIAZ BESTE - HITZ EGI

I¥I Etxezarreta

12,00 €

IVA incluido

Disponible

GAREN PIZTIAZ BESTE - HITZ EGI

ISBN 978-84-10246-70-6
Páginas 120
Año 2025
Editorial Txalaparta
Sección Feminismo(S)

Gizon eta emakumerik gabeko herri bateranzko bidea egin nahi dugu: menpeko harremanik gabea, bere zentzu zabal eta konkretuenean; harreman horiek nola eraikitzen diren aztertu, eta nola desegin proposatu; desegite horretarako alternatiba posibleak irudikatu, eta praktikan jarri; ardurak sailkatu, guri dagozkigunak hartu, eta gainerakoak dagozkionari hartzeko exijitu. Ezin da berdintasunik egon aipaturiko kategorietan aurkakotasunean produzituak izan diren etsaiak direlako: patroi-desjabetu, menderatzile-esplotatu, senar-emazte, guraso-alaba. Gorputz askoren arteko desberdintasunak ez dira aldarri, errealitate baizik. Piztiak, zomorroak,...

Leer más

arraroak, eta, beraz, indarkeriak gurutzatuak. Biolentzia sortzen duen araua suntsitzea dugu helburu. Araua problematizatu behar da, eta beraz, desira ere bai. Desirak alda daitezke lekuz eta formaz. Era berean, gorputzak, estrategiak, hegemoniak eta arauak. Euskal Herria transfeminismotik irakurtzeko eta transfeminismoa Euskal Herritik irudikatzeko gakoak jaso ditugu, Euskal Herri aske eta transfeminista ortzimuga izanik. Iratzar fundazioak eta Txalapartak elkarlanean argitaratzen duten Iparrorratza bildumaren 12. alea da hau.


Te puede interesar

NO SIN MI PATRIA

Ursula Hirschmann

CONJUGAR EL AMOR

Latorre Laura

POLIAMOR

Tikva Wolf