DENBORAREN ZUBIA

DENBORAREN ZUBIA

17,50 €

IVA incluido

Disponible

DENBORAREN ZUBIA

ISBN 978-84-9109-936-9
Páginas 136
Año 2024
Editorial Erein
Sección Euskal Narratiba

Orizarreko herritarrei ia oharkabean iritsi zitzaien gerra. Arrantzale herri hartako gizon-emakumeek ahal zutena egin zuten egoera berrira egokitzeko. Gerra, nolanahi ere, atrezzo hutsa da kontakizunotan, denbora eta espazio bat ematen die Denboraren zubia liburuko zazpi ipuinei eta istorioetako protagonistei.

Gerran gertatu ohi denez, 1936koan ere, Orizar herri txikian herritar batzuk zain zeuden soldaduak Nafarroa aldetik noiz iritsiko eta beste batzuk, berriz, horren beldurrez. Batzuk etxean geratu ziren, beste batzuek ihes. Sentimendu onenetik txarrenetara azaleratu zitzaizkien herritarrei, barru-barrutik.

Era...

Leer más

askotako protagonistak ditugu liburuko zazpi narrazioetan: Etxean zeukaten irratia balkoira ateratzen zuten etxeko andre-gizonak, etxepean biltzen ziren herritarrek bazetorkien gerraren albisteak entzun ahal zitzaten. Faxisten aurrerakada gelditzeko gorriek dinamitaz lehertutako ibaiaren gaineko zubia berreraikitzen ibilitako presoaren istorioa. Bi mutil gazte, bataren eta bestearen aita kontrako bandokoak izanik, itsas labarrean adiskidetu zirenak. Gerra bukatu berritan Frantziatik Orizarrera misio sekretuan etorritako neska antropologo eta argazkilaria. Gerran gudari ibilitako gizonaren alaba kementsua.
Orizarren zubia bota zuen gerrak. Gero, presoek berreraiki, errioaren bi aldeak berriro lotzeko. Liburuan tragedia haren garaiko istorioak gogora ekarri nahi izan dira, oroimenaren bidez. Orduan bi aldeak bezala, lotu ditu orain zubiaren denborak bi aldiak.


Te puede interesar

Vínculos

Antxiñe Mendizabal Aranburu

Jainkoen zigorra

Alberto Ladrón Arana

Paradisuaren kanpoko aldeak

Bernardo Atxaga

Soinujolearen semea

Bernardo Atxaga