Beirazko kanpaia

Beirazko kanpaia

Sylvia Plath

19,91 €

IVA incluido

Disponible

Beirazko kanpaia

ISBN 978-84-18252-86-0
Páginas 332
Año 2022
Editorial Txalaparta
Sección Narrativa Anglosajona

Unibertsitate-ikaslea da Esther Greenwood, eta poeta bihurtzea du amets. Hilabete oso batez emakumeentzako aldizkari batean editore gonbidatu jarduteko hautatzen dutenean, beraz, ate guztiak zabaltzen zaizkiola sentituko du; New York hirian egindako egonaldi preziatua, ordea, identitate-auzien eta gizarte-arauen zelai gatazkatsu bihurtuko zaio berehala. Kontrajarritzat dituen femeninotasun-eredu biren artean lehian ikusten du bere burua: norberaren helburu eta desirak lehenesten dituen matxinoa eta gizarte-arauen arabera jokatzen duen emazte-ama. Hilabetea pasatuta eta idazketa-eskola batek bere hautagaitzari uko egin eta gero, amarengana...

Leer más

itzuli beharko du Estherrek, eta aterabide zaileko gainbehera emozional bati ekinen dio, ospitale psikiatriko batetik bestera eramanen duena. Irudiz beteriko eleberri hau, bigarren olatu feministaren garaitsuan idatzia, esperientzia pertsonaletik abiatzen da –amatasuna, heriotza, gorputza, eritasuna– gai kolektibo arantzatsuak jorratzeko –eromena, sexua, abortua, suizidioa–. Nobela erdi autobiografikotzat zuen egileak berak, amari bidalitako gutun batean zioenez: “Nire bizitzako gertaerak harilkatu ditut, fikzio bihurtuz, kolorea emateko; bizibidea ateratzeko idatzi dut, baina egiaz uste dut adierazten duela zer bakarrik senti daitekeen pertsona bat lurra jotzen duenean… Saiatu naiz nire mundua eta jendea irudikatzen beirazko kanpai baten lente desitxuratuan zehar begiratuta bezala”.


Te puede interesar

Diario de Kenia

Richard Meinertzhagen

Mestiza

Maria Campbell

Relatos breves

Katherine Mansfield