Ategorrietan Fisterra
25,00 €
IVA incluido
Disponible
Ategorrietan Fisterra
| ISBN | 9788409833191 |
|---|---|
| Páginas | 200 |
| Año | 2026 |
| Editorial | Argia |
| Sección | Novela Gráfica / Komikiak |
1931ko maiatzaren 27a. Ategorrieta, Donostiaren ekialdean. Guardia Zibilak Pasaiatik datorren manifestazioaren aurka tiro egin du. Ategorrieta. Finis Terrae. Ekialdetik hirira sartzeko Ate Gorria lurraren amaiera bihurtu zen egun hartan. Hildakoak eta zaurituak. Gerra-egoera eta atxiloketak. Nobela grafiko honetan, benetako pertsonaiek eta fikziozkoek itsaso berean nabigatzen dute, betiere gertatutakoaren egiazkotasuna desitxuratu edo baldintzatu gabe, baina begirada berri bat gehituz, Donostiarena. Gortearen udako hiria, aristokratikoa, orbangabea eta, bere irudiaz jeloskor, garrantzi historiko ukaezina duen gertaera ahaztea nahiago izan...
duena. Hauxe izan zen XX. mendeko langileen aurkako sarraskirik handiena Euskal Herrian, eta hala ere, gaur egun inor gutxik gogoratzen du gertatutakoa. Izan ere, ezagutzen dena baino ezin da gogoratu.




