Lehen astinduak

Iraultza ekologista bat

Traducción de Eider Beobide Urkizar

Lehen astinduak

Traducción de Eider Beobide Urkizar

ISBN 978-84-10316-20-1
Idioma Euskera
Páginas 320
Tamaño 210x140 mm
Encuadernación Rústica con solapas
Precio 23,00

Kapitalismoak, gobernuekin eta administrazioarekin aliantzan, landak, mendiak eta ibaiak suntsitzen ditu hormigoiarekin eta asfaltoarekin, autobide berriekin eta abiadura handiko trenbideekin, ur-biltegi handiekin eta aireportuekin. Baina kapitalismoaren suntsiketa bezain zaharra da haren aurkako erresistentzia: iparraldetik hegoaldera aldarrikatzen du lurra eta ura guztiona dela.
Azken urteotan Europan egon den mugimendu zabal, erradikal eta irudimentsuena da Lurraren Altxamenduak eta liburu honetan haien lanaren zergatia, haien ekologismo erradikala, haien lurrarekiko engaiamendu antiarrazista azaltzen dute: abesti puskekin, diskurtso sofistikatu eta poetiko batekin, argazki eta planoekin, adibide zehatzekin, militantzia ulertzeko eredu gaurkotuekin.


Acerca de Lurraren Altxamenduak

2021

Lurraren Altxamenduak tokian tokiko borroken sare bat da: lurraren defentsa lantzen du zenbait azpiegitura proiekturen eta ur-biltegi handien, autobide eta abiadura handiko trenbide berrien kontra. Manifestazioak, sabotajeak, desobedientzia zibila eta ekintza zuzena erabiltzen dute eta 2023an 110.000 kideko sarea osatu zuten. Une hartan Frantziako Barne Ministerioak legez kanpo utzi nahi izan zuen eta giza eskubideen aldeko taldeak debeku saiakeraren kontra mobilizatu ziren.

Saber más