Izuaren osteko gogoeta

Islamismoa eta teoria kritikoa ezkerrean

Traducción de Pello Agirre Sarasola

17,00€

IVA incluido

Disponible

Izuaren osteko gogoeta

Traducción de Pello Agirre Sarasola

ISBN 978-84-16946-34-1
Idioma Euskera
Páginas 216
Tamaño 12.5x19
Encuadernación Paper-azalezkoa hegalekin
Precio 17,00

«Susan Buck-Morssek ikusarazten digu musulmanak auzokideak ditugula: ez direla fundamentalista fanatikoak, modernitatearekin lotzeko gaitasunik gabekoak, ez direla zeharo exotikoa den Bestea, baizik eta gure arazo global berak dituen jendea. Abiapuntu hori hartuta, bazterrean utzi du afera multikultural aspergarria (Bestea errespetatzean eta harengana hurbiltzean datzana) eta erdigunean jarri du borroka komuna, hartan denok parte hartu beharko genukeelako, zatiketa kulturalak gaindituta. Liburu honi ez bazaio uzten eztabaida politikoetan lehertzen, egungo ezkerrak bukatutzat eman dezake bere bidea, eta eragile politiko nabarmena izateari utzi».

Slavoj Žižek

«Susan Buck-Morssen liburuak teoria kritikoaren eta Islam politikoaren arteko harremana jorratzen du, eta ekarpen interesgarria eta garrantzitsua egiten dio eztabaida honi; izan ere, saiatzen da elkarrekin mintza daitezen Mendebaldeko pentsamendu kritikoa eta mundu islamiarreko pentsamendua. Hegeli eta Haitiko iraultzari buruzko bere aurreko liburuari jarraikiz, ahalegindu da unibertsaltasunaren ideia berpizten eta berrerosten, alor akademiko aktibistan askok hitz hori gaitzetsi ondoren. Liburua duela zenbait urte argitaratu zen, baina haren garrantziak gora egin du».

Arya Zahedi


En la prensa

«Mundu globalizatu immanente batean ezker globalaren beharraz egiten du gogoeta, eurozentrismoarekiko kritikoa izango dena, mundua nolabait bere osotasunean hartu eta osotasun horretatik kritikatuko duena, ez eremu jakin batetik edo esparru itxi batean: dagoeneko ez dago esparru itxirik. Maila globalean pentsatu eta ekiteaz ari da, eta horretarako teoria kritikoa ere maila horretan artikulatu behar izateaz.»

Peru Iparragirre, BERRIA

«Ez zuen Susan Buck-Morss-ek fundamentalismo islamikoa abiapuntu izango zuen libururik idazteko asmorik, baina 2001eko irailaren 11n Osama Bin Ladenek zuzendutako Al-Qaeda erakundeak New Yorken bihotza nola zartarazten zuen ikusteak eta horren aurrean izan ziren erreakzioak aditzeak hausnarketa berriak ekarri zizkion.»

Amalur Artola, GARA

«Buck-Morssek berak hitzaurrean aipatzen duenez, gertaera historiko bati erantzuteko idatzi zuen liburua, irailaren 11ko atentatuek bultzatuta. Hortik dator izenburua.»

Miren Garate, BERRIA

Elkarrizketa Pello Agirre itzultzaileari.

Alberto Crespo, EZKABA

«Azken urteotako testuinguruan, Susan Buck-Morssen proposamenak, irakurketa arretatsua eskatzen dutenak, ez dira oso erosoak Mendebaldeko herrialde nagusietako aginteentzat, are gutxiago Amerikako Estatu Batuetakoentzat.»

Nerea Azurmendi, DIARIO VASCO

Prentsaurrekoko erreportaia albistegirako.

Ainara Ruiz, HAMAIKA TB

«Agirrek argitu moduan, “imanentzia kontzeptua” nagusitu behar da, egileak aditzera ematen duenez, mundua “gaizkia eta ongiaren artean” banatzen duen politika horren aurrean. Kontzeptu horrek “gaurko mundu globalizatuan ez dagoela kanpoko alderik”, erran nahi du, “denak elkarrekin gaudela”.»

Miren Mindegia, DIARIO DE NOTICIAS

«Irailaren 11ko atentatuen gertaera historiakoari erantzuteko diatzi zuen Izuaren osteko gogoeta Susan buck-Morssek».

DIARIO DE NAVARRA

«Modernitate mendebaldar eurozentrikoaren zapalkuntzak iraultzeko ez dira nahikoa estrategia mekanizistak. Izuaren... ek zapalkuntza horiek iraultzeko esfera publiko eta kontrakultura globala eraikitzea proposatzen du. Horretarako behar da irudimen erradikala eta eraldatzailea: oraindik existitzen ez den zerbait eraikitzeko. Irudimen horren bila sortzen ditu zubiak islamismoarekin bezala iraganarekin. Ustez debekatutako eremuetara jotzen du, terrorismoaren eta nostalgiaren lurraldeetara. Emaitzak merezi du.»

Ibai Atutxa, ARGIA


Acerca de Susan Buck-Morss

.

AEBetako filosofoa eta ideien historialaria da. Zientzia politikoetan irakasle da New York Hiriko Unibertsitatean eta bertako Globalizazioaren eta Aldaketa Sozialaren Batzordeko kide ere bada. 1978tik 2012ra Cornell Unibertsitateko Gobernu Departamentuko irakasle emeritua izan zen. Artearen historiaz, Frankfurteko eskolaz, Walter Benjaminez, iraultzaz, arkitekturaz, literatura konparatuaz, filosofiaz eta historiaz idatzi eta ikertu ohi du. ...

Saber más