Listado de autores/as

Selma James

1930 New York

AEBtako idazle feminista da. Munduko Emakumeen Grebaren eta Etxeko Lanen Soldataren Kanpainako (WFH, Wages for Housework) sortzaileetako bat da.
Gurasoak juduak ziren, aita kamioi gidaria eta ama fabriketako langilea seme-alabak izaten hasi zen arte. Selma ere fabriketan ibili zen aurreneko senarrarekin ama izan zen arte, ondoren etxeko langile bilakatu zen. Hamabost urterekin Johnson-Forest Tendentziako kide bilakatu zen. Talde hura marxismo humanistan zegoen kokatua eta C.L.R. James-ek, Raya Dunayesvkayak eta Grace Lee Boggsek zuzentzen zuten.
Emakumeen boterea eta komunitatearen iraultza da bere lanik ezagunena nahiz eta hamabost liburu baino gehiago argitaratu dituen, besteak beste, militantziako artikuluen bildumekin. Azken bi hamarkadetan sionismoaren aurka ere militatu du.



En la editorial:

Emakumeen boterea eta komunitatearen iraultza

Mariarosa Dalla Costa
Selma James

15.00€

Disponible

En la librería:

SEXO, RAZA, CLASE

Selma James

Selma James

Mariarosa Dalla Costa, Selma James, Silvia Federici

Ahora es el momento

Selma James