
Paul Mattick
1904 Słupsk - 1981 Cambridge
Idazle, militante eta teorialar marxista izan zen, kontseiluen komunismoaren mugimenduaren parte. Kapitalismoari, boltxebismoari eta keinesiar ekonomiari kritika egin zion. Ekonomia politikoaren eta krisien teoriaren ikerketak egin zituen.
1918-1919ko Alemaniako iraultzetan parte hartu zuen, lanean ari zen Siemens-en lantegitik. Liga Espartakistarekin bat egin zuen, gerora KAPDn militatu zuen. 1926An AEBra migratu zuen eta Chicagon finkatu zen, IWWkoa egin zen Depresio Handiaren garaietna.
Karl Korsch eta Anton Pannekoek-ekin solasaldi nabarmena izan zuen eta 1960etako Ezker Berriak jaramon berezia egin zion Europan.
Klaserik gabeko gizartea eta langileen kontseiluen bidezko demokrazia zuzena aldarrikatu zuen: kritikoa izan zen bai sozialdemokrazia tradizionalarekin baina baita leninismoaren abangoardiasmoarekin ere.
En la editorial:
