Listado de autores/as

Joseph Brodsky

1940 San Petersburgo

Poeta eta saiogilea izan zen, 32 urtez SESBen bizi izan zen, 23 urtez AEBetan baina 20 bat negu Venezian pasa zituen.

Bere literaturan dago estoizismoa, ironia, indarra, birtuosotasun liluragarria eta ainguratze bikoitza: kultura errusiarrean eta mendebaldekoan. Bietan argitaratu zuen: errusieraz eta ingelesez. Annah Akhmatovaren babesean hasi zen idazten, hamabost urterekin alde egin zuen eskolatik, aldizkarietan argitaratutakoarekin hasi zen ezagun egiten.

1963an atxilotu zuten «parasitismo soziala» egotzita, bost urtez SESBeko iparralde urrunera egozteko zigorra jaso zuen. Xostakovitx, Marxak, Etkind, Tvarkovski, Txukovski eta Akhmatovak epaia bertan behera uzteko eskatu zuten. Nazioartean sona handiko kasua izan zen baina Brodskyrentzat bere bizitzako pasarte ederrenetako bat. 1972an erbesteratzera bultzatu zuten eta 1987an literaturako Nobel Saria eman zioten AEBetan erbesteratutako poeta errusiar eta saiogile ingeles hiztunari. Jean-Baptiste Para-k idatzi bezala: «Brodsky ez zen inoiz nostalgian erori».

Hau da euskarara ekarritako bere estreinako lana.



En la librería:

Ur-marka

Joseph Brodsky

Menos que uno

Joseph Brodsky

Del dolor y la razón

Joseph Brodsky

Marca de agua

Joseph Brodsky