Listado de autores/as

Cesare Pavese

1908, Santo Stefano Belbo - 1950, Torino

Poeta eta itzultzaile izateaz gain, ingelesezko literaturako ikerlaria izan zen (Walt Whitmani buruzko tesia egin zuen). Ingelesetik idazle asko eraman zituen italierara: Melville, Faulkner, Steinbeck, Dickens edota De Foe. Poeta, nobelagile eta saiogile gisa da gaur egun bereziki ezaguna.
Garaiko idazle ia denak politikoki posizio argiak zituztenean Pavese ez zen inon kokatu, nahiz eta antifaxistak gertu izan zituen. Komunista batez maitemindu zen eta, dokumentazio konprometitua zuelakoan, 1935ean atxilotu eta zigortu zuten. Hilabete batzuk kartzelan egon ostean barne erbestealdi batera behartu zuten.

Faxistek gerrara bidali nahi izan zuten arren, asmari esker sei hilabete eman zituen ospitalean.

Bigarren Mundu Gerraren ostean Italiako Alderdi Komunistarekin bat egin zuen eta alderdiaren L’Unità egunkarian lan egin zuen.
Euskaraz bere poemetako asko aldizkarietan eta antologietan argitaratu izan dira 1980ko hamarkadatik aurrera (Xaguxarra, Susa, Pamiela, Maiatz, Egan, Hegats, Munduko Poesia Kaierak), baina baita narratiba lanak ere: Burkidea (Elkar 1984), Muinoko etxea (Ibaizabal 1992), Bizitza lanbide (Ibaizabal 1997) eta Lehen amodioa (Igela 2000).

Il compagno (1947, euskaraz Burkidea Xabier Mendigurenek itzulia), La bella estate (1949), Tra donne sole (1949) eta La luna e i falò (1950) nobelekin batera Zure bazterrekoak (1941) da idatzi zuen garrantzitsuena.
Bere buruaz beste egin zuen.