Listado de artículos

«Kapitalismoa eta emakumeen aurkako indarkeria» ZAZPIKAN

MIRADAS | LIBURUEN TXOKOA

Kapitalismoa eta emakumeen aurkako indarkeria

Silvia Federici • Katakrak, 2020 • 158 orri • 14 euro
MIREN ARTETXE
2020/05/31

“Caliban eta sorgina” lan mardulean sustraituta, Silvia Federici pentsalari italiarraren azken lan honek zazpi saiakera labur biltzen ditu, aurrekoa baino hizkera arin eta zuzenagoan, publiko zabalagoarengana ailegatzeko helburuarekin. Liburua bi zatitan banatuta dago. Lehenengoan, XV. eta XVIII. mendeen arteko Europako sorgin ehizak jorratzen dira; bigarrenean, berriz, gaur egungo mundu mailako sorgin ehizak aztertzen dira. «Zergatik orain?» galderari bigarren zatiko bi ataletan erantzuten dio nagusiki, zeinetan argudiatzen baitu zergatik kokatu behar den testuinguru historiko egokian gaur egun emakumeen aurkako indarkeria bizitzen ari den gorakada Mexikon, Indian eta Afrikako zenbait tokitan, hau da, azken urteotan kapitalismo globalaren presioa jasan duten herrialdeetan. «Zelako historia idatzi nahi dugun, gure esku ere badagoela» dio.



Libro recomendado:


Más artículos sobre este tema