Listado de eventos

04

Junio

Viernes

19:00

Abereh: Joan-etorrian

Concierto


Joan eta etorri dugu Balmasedako musikaria berehala argitaratuko duen bakarkako hirugarren lanarekin. Joan-etorrian izango da Erik Berganzaren diska berriaren izenburua, eta 7 kantuk osatzen dute. 2020ko azken egunetan grabatuta Bonberenean Karlos Osinagaren gidaritzapean, eta 2021ko uda baino lehen ikusiko du argia. Nolabait definitu behar izatekotan lo-fi folk, emo eta punkrockaren arteko zerbait izango litzateke, baina zer dira etiketak.