Ametsak

Itziar Okariz

18,00 €

BEZa barne

Badugu

Ametsak

ISBN 978-84-127621-0-5
Orriak 160
Urtea 2023
Argitaletxea Caniche
Saila Arte

Itziar Okarizek esnatu orduko idazten du amets egin duena. Bizkor jasotzen du geratu zaizkion irudien oroitzapena. Batzuetan, marrazki bidez adierazten ditu, edo eskema batez. «Ametsak transkribatzea izan da —eta oraindik ere bada— sistema bat norberaren hitzak sortzeko». Hitz horiek bere lan-tresnak dira, azken urteetako performanceek oinarri duten materiala; eta ahotsa baliatuz egituratzen ditu, elementuak kenduz edota errepikatuz. ...

Leer más

Denok egiten dugu amets; istorioak, irudiak ezagunak zaizkigu denoi. Jarduera ezinbestekoa eta partekatua da, pixa egitea, arnasa hartzea bezalakoa. Jarduera fisikoa da, baina, aldi berean, eraikuntza kultural eta soziala ere bada. Performance horietako testu guztiak biltzen ditu Ametsak, eta haratago ere badoa: artistaren koaderno batean barneratzen baita, non haren ametsak oraindik ez diren hitzez adierazi, ez irakurri, ez entzun; haren azken ametsetan barneratzen da, alegia, eta, halabeharrez, haren azken amesgaiztoetan. Denek batera ezusteko indar poetikoa duen liburu bat osatzen dute, Itziar Okarizen unibertsoaren ataria: erreferentziak, familia, lagunak, ingurune artistikoa, hiriak, lanak, anabasa, hutsuneak. Amets hauek egunkariak izan zitezkeen, gutunak izan zitezkeen, poemak izan zitezkeen, marrazkiak edo partiturak. Ametsak baino ez dira. Idazketa bihurtzen den materiala.


Te puede interesar

Orbis sensualium pictus

Iohannes Amos Comenius

Mi historia de amor con el arte moderno

Katharine Kuh. Editado Y Completado Por Avis Berma

PRINTED IN NORTH KOREA

Nicholas Bonner

ARTE (IN)ÚTIL

Daniel Gasol