Salgaien zerrenda

Makusi, maiatzaren lehena eta zenbait ekitaldi

2014/04/28

Ekitaldi saldoa izanen dugu asteon: Pedro Otaduyri buruzko liburu baten aurkezpena, aitatasuna eta maskulinitateari buruzko hitzaldi bat, desagertuei buruzko beste hitzaldi bat Fernando Yánez Muñoz tarteko eta antzezlan txikien bilduma bat. Begiratu geure egitarau zibernetikoa!Ostegunean itxita egonen gara, kantak dioen bezala Maiatzaren lehena izanen delako. 9:50ean Bizifestazioa aterako da Antoniuttitik.Horrez gain proiektu sexy bat sustengatzeko diru bilketa berri bat aurkeztu nahi dizugu, Eguzki Bideoak-eko eta Nodo50-eko kideek jorratua: MAKUSI.TV. Jarraian duzu MAKUSI.TVko kideek idatzitako deialdia.Datorren astera arte!Katakrak.


MAKUSI.TV-ren txanda

Aste honetan Eguzki Bideoakek eta Nodo50ek crowdfunding dirubiltze kanpaina abian jarri dute www.makusi.tv interneten bideo plataformarako.

Bere jaiotzatik, Eguzki Bideoakeko lagunak aitzindariak izan dira. Aurten, 20 urte bete dira bideo kamara eskutan kaleetara irten zirela Iruñerriko eta Euskal Herriko mobilizazioen jarraipena egiteko asmoarekin. Orain dela zortzi urte, bere kideetako batzuk banaketa etxea sortu zuten, Euskal Herrian eta Estatuan erreferente bakarra jarduera horrekin eta nazioarteko mailan lan ugari eman duena. Dokumental politikoak eta sozialak jorratu dituzte eta Creative Commons lizentziapeko lanak banatzeko joera izan dute.

Gaur egun paradoxa batek bizi gaitu: ikusentzunezko ekoizpenen kontsumoa handitzen ari da, ez ordea ekoizpen horien euskarri fisikoak (CD, DVD, …). Horregatik Eguzki Bideoakek internetera jauzi egingo du plataforma berri batekin. Plataforma ez da mugatuko bideoen katalogo bat izatera, sortzaileen eta eragile sozialen topagunea bihurtzea du xede. Makusi.tv bideoak partekatzeko guneak dokumentalak ikustarazteko balioko du; ikusentzunezko kultura sustatuz. Plaza ireki bat izanen da, sare sozial bat elkarlana eta hedapena erraztuko duen komunitatea sortzen lagunduko duena, beti ere lizentzia askeen oinarritutako ekoizpenen alde.

Instituzio boteretsu baten sustengurik gabe egin nahi dugu. Anbizio handiko egitasmo hau gizartearen laguntzarekin aterako da aurrera zerbitzari eta tresnak eskuratzeko behar diren finanziazioak biltzeko gai bagara. Gainera independentzia eta autonomia digitala bermatu ahal izango dira. Ildo honetan, beste aitzindari batzuen laguntzarekin kontatzen du proiektu honek: nodo50 eragile sozialei zuzendutako zerbitzu telematikoak eskaintzen duen taldea hain zuzen. Orain dela hilabete batzuk Sueziara eraman ditu bere zerbitzariak Banhof erakundearen babesean, Banhof interneteko askatasunen aldeko eragilea da. Bertan kalitatezko bideoak zerbizatzeko xedea dugu, eta erabiltzaileen eskaera ugariei erantzuteko kapazitatea eskaintzeko ere.

Crowdfunding-en beste kanpainekin gertatzen den moduan, gutxieneko batzuk bete behar dira urte beteko lana ondo bururatzeko. Horretarako dei egiten dugu maiatzean abiatzen den finantzazio kanpaina honetan egitasmo honi sustengus erakutsi nahi duenari parte har dezala, eta bide batez egitasmo honen konplizeak izan zaitezte: Amestu, Grabatu eta Banatu!



Harremana duten ekitaldiak


Libros recomendados: