Salgaien zerrenda

Gaur Sant Jordi... bihar Liburuaren eguna!

2017/04/21

Hala da. Aurten liburuaren eguna astelehenean izango da, 24arekin. %10eko deskontua egingo dugu Karlos III.eko postuan eta kale Nagusian.
Gainera, atzodanik esku artean daukagu EDUCAR SIN DROGAS Iñaki Redín 'Popi'ren nobedadea (Katakrak 2017): hezkuntza, TDAH, drogak eta nerabezaroa lantzen dituen liburua. Astelehenean Popi azokan barna egongo da. Aurkezpena 27an izango da 19etan areto Nagusian.


URREZKO EGUNSENTIAren materiala

Arrakastatsua izan da URREZKO EGUNSENTIA, AFERA PERTSONAL BAT dokumentalaren aurkezpena. Hegoaldeko bira Juan Etxenikek koordinatu du eta ikusleak jakiteko gose izan dira Errenteria-Oreretan (Mikelazulo), Gasteizen (Hala Bedi Taberna), Bilbon (Anti Liburu denda), Astran (Gernika) eta Katakraken. Hedabideetan ere izan du oihartzuna. BERRIAn Angeliki Kurunis elkarrizketatu zuen Iker Tubiak, asteleheneko ETB2ko albistegian azaldu zen, INFO ZAZPIn Tomas Jacobi gidoigilea elkarrizketatu zuen Jon Mikelek eta AHOTSAn zuzendaria elkarrizketatu zuten.

Beatriz Chivite Ezkietak PEKINEKO KEA aurkeztu zuen

Entzungai daukazu Beatriz Chivite Ezkietaren PEKINEKO KEA (Pamiela 2017) liburuaren aurkezpena, eta irakurgai BERRIAn egin zioten erreportaia.

Mireille Fanon eta Nils Andersson Katakraken izan ziren

Prest daukazu Mireille Fanon eta Nils Anderssonek kolonialismoari buruz eman zuten hitzaldia. GARAk elkarrizketa egiteko aukera izan zuen.



Harremana duten ekitaldiak


Libros recomendados:

El crimen del sistema métrico decimal

,

19,00 €

Ez dago eskuragarri

Ospa

,

17,50 €

Badugu

Ropa música chicos

,

24,90 €

Ez dago eskuragarri

La gran hambruna en la China de Mao

,

30,00 €

Eskuragarri 7 egunetan

Masculinidades y feminismo

,

14,00 €

Badugu

La casa grande

,

17,90 €

Eskuragarri 4-5 egunetan