06/05/2014
Cuerpo:

Asteartean Silvia Federici (Parma, Italia 1942) izanen da geurean. “Caliban eta sorgina: emakumeak, gorputza eta jatorrizko metaketa” (TdS 2004) askapenaren bestsellerra idatzi zuen. Honakoan “Iraultza zero puntuan: etxeko lana, birsorketa eta borroka feministak” (TdS 2013) aurkeztuko du, 1975 eta 2010 urteen artean izkiriatutako artikuluen bilduma bat.

Subtitulo: 
Silvia Federici
,

Ostiralean Astrako kideak etorriko dira Gernikatik haien proiektu sexy eta eredugarria aurkeztera. 19etan terrazan egonen dira aurkezpena egiten, Iruñeko mugimendu sozialetako kideek ere, labur azalduko dituzten haien eremuetan egiten dituztenak.

 

Subtitulo: 
Astra Gernika
,

Además esta semana tendremos: el 14 de mayo José Ramón Zabala (El exilio literario de 1939) para terminar con el ciclo “Horizontes alambrados”; el 15 de mayo un debate organizado por ATTAC Navarra (La Europa del capital frente a la Europa social) con representantes de EH Bildu, Equo, I-E y Podemos; el 16 presentarán Arterra Bizimodu y el sábado 17 habrá un acto para apoyar el docu “Sagarra jo” del grupo de folk Kalakan que acompañó a Madonna en su última gira.

Subtitulo: 
Ekitaldiak
,

Asteon geure gosariak aurkeztu nahi dizkizugu. Aurki presentzia grafiko handiagoa izanen dute kafetegian. Bitartean, jakizu goizeko 8etatik bazkal ordura arte dasta dezakezula etxeko pastelgintza, Valentziako laranja ekologikoekin egindako zukua, Atarrabiako opilak, Lakabeko gailetak, bidezko merkataritzako infusioak eta kafeak, esne ekologikoak (behi-arroz-olo-soja esneak) eta Uxueko ogiarekin egindako txigorkiak.

Asteon zizka mizka berri bat aurkeztu nahi dizugu. Larunbat eguerdietan PORRUSALDA BASATIA frijitua izanen duzu: porrua, azenaorioa, patata eta zilantrozko saltsa minarekin egina

On egin!

Subtitulo: 
Gosariak
Imagen:
06/05/2014
Cuerpo:

Atzo hasi zen astea eta "Txarrantxen arteko ortzemugak" zikloa abiatu zen Josu Chuecaren hitzaldi batekin. Gaur sesio bikoitza izanen dugu: Jesús Egiguren eta Patxi Zabaletak "Euskal Herria: por un nuevo nacionalismo, vasquismo y navarrismo" liburua aurkeztuko dute 19etan eta 21:30ean euskal gatazkako azken negoziazio prozesuari buruzko "De Txillarre a Aiete" dokumentala. Bihar Euskal Jairi buruzko kafe solasaldia egonen da "Zer izan zen Euskal Jai zuretza?" izenarekin 19etan. Ostegunean "Txalaparta eta kirikoketa" hitzaldia eskainiko dute Juan Mari Beltranek, Xabi Torresek eta Joseba Ozkoidik. Ostiralean Raymond Peñalbak "Txarrantxen arteko ortzemugak" zikloaren baitan betiereko erbesteratuei buruz hitz egingo du 19:30ean. Larunbata goizean hilerokoaren zikloari buruzko hitzaldia egonen da 11:30ean eta Santiago Alba Ricok gaur egun ezkertiarra izateari buruz jardungo du 19etan.

Horrez gain, terraza zabalik izanen dugu gaurtik aurrera uda guztian zehar. Zeure freskagarria, infusioa, kafea edo konbinatua edan dezakezu bertan, cookieak edota bizkotxoak jan. Liburu dendako ordutegia izanen du 9:30ean hasi eta 21ak arte.

Liburu artean ikusiko dugu elkar!Ezagutu geure terraza

Imagen:
28/04/2014
Cuerpo:

Ekitaldi saldoa izanen dugu asteon: Pedro Otaduyri buruzko liburu baten aurkezpena, aitatasuna eta maskulinitateari buruzko hitzaldi bat, desagertuei buruzko beste hitzaldi bat Fernando Yánez Muñoz tarteko eta antzezlan txikien bilduma bat. Begiratu geure egitarau zibernetikoa!Ostegunean itxita egonen gara, kantak dioen bezala Maiatzaren lehena izanen delako. 9:50ean Bizifestazioa aterako da Antoniuttitik.Horrez gain proiektu sexy bat sustengatzeko diru bilketa berri bat aurkeztu nahi dizugu, Eguzki Bideoak-eko eta Nodo50-eko kideek jorratua: MAKUSI.TV. Jarraian duzu MAKUSI.TVko kideek idatzitako deialdia.Datorren astera arte!Katakrak.

,

MAKUSI.TV-ren txanda

Aste honetan Eguzki Bideoakek eta Nodo50ek crowdfunding dirubiltze kanpaina abian jarri dute www.makusi.tv interneten bideo plataformarako.

Bere jaiotzatik, Eguzki Bideoakeko lagunak aitzindariak izan dira. Aurten, 20 urte bete dira bideo kamara eskutan kaleetara irten zirela Iruñerriko eta Euskal Herriko mobilizazioen jarraipena egiteko asmoarekin. Orain dela zortzi urte, bere kideetako batzuk banaketa etxea sortu zuten, Euskal Herrian eta Estatuan erreferente bakarra jarduera horrekin eta nazioarteko mailan lan ugari eman duena. Dokumental politikoak eta sozialak jorratu dituzte eta Creative Commons lizentziapeko lanak banatzeko joera izan dute.

Gaur egun paradoxa batek bizi gaitu: ikusentzunezko ekoizpenen kontsumoa handitzen ari da, ez ordea ekoizpen horien euskarri fisikoak (CD, DVD, …). Horregatik Eguzki Bideoakek internetera jauzi egingo du plataforma berri batekin. Plataforma ez da mugatuko bideoen katalogo bat izatera, sortzaileen eta eragile sozialen topagunea bihurtzea du xede. Makusi.tv bideoak partekatzeko guneak dokumentalak ikustarazteko balioko du; ikusentzunezko kultura sustatuz. Plaza ireki bat izanen da, sare sozial bat elkarlana eta hedapena erraztuko duen komunitatea sortzen lagunduko duena, beti ere lizentzia askeen oinarritutako ekoizpenen alde.

Instituzio boteretsu baten sustengurik gabe egin nahi dugu. Anbizio handiko egitasmo hau gizartearen laguntzarekin aterako da aurrera zerbitzari eta tresnak eskuratzeko behar diren finanziazioak biltzeko gai bagara. Gainera independentzia eta autonomia digitala bermatu ahal izango dira. Ildo honetan, beste aitzindari batzuen laguntzarekin kontatzen du proiektu honek: nodo50 eragile sozialei zuzendutako zerbitzu telematikoak eskaintzen duen taldea hain zuzen. Orain dela hilabete batzuk Sueziara eraman ditu bere zerbitzariak Banhof erakundearen babesean, Banhof interneteko askatasunen aldeko eragilea da. Bertan kalitatezko bideoak zerbizatzeko xedea dugu, eta erabiltzaileen eskaera ugariei erantzuteko kapazitatea eskaintzeko ere.

Crowdfunding-en beste kanpainekin gertatzen den moduan, gutxieneko batzuk bete behar dira urte beteko lana ondo bururatzeko. Horretarako dei egiten dugu maiatzean abiatzen den finantzazio kanpaina honetan egitasmo honi sustengus erakutsi nahi duenari parte har dezala, eta bide batez egitasmo honen konplizeak izan zaitezte: Amestu, Grabatu eta Banatu!

Imagen:
17/04/2014
Cuerpo:

Bukatu da Kriston Quilombo Universala. Bukatu da musika. Eta oporretara goaz. Asteartean itzuliko gara. Eskerrak hizlari, antzezle, musikari, laguntzaile, bixitari, ohiko, ezohiko guztioi egun hauetan ere gune bizia egiteagatik kale Nagusikoa.
Souvenir txiki gisa Quilomboko ekitaldiko testua igortzen dizuegu.
Itzuleran gehiago!

Katakrak berriro

Esan zenuen: "Beste herri batetara joanen naiz,
beste itsaso batetara joanen naiz.
Beste hiri bat aurkituko da hau baino hobea.
Ene ahalegin bakoitza kondena idatzi bat da;
eta ene bihotza —hildako bat bezala— lurperatua dago.
Ene adimena noiz arte biziko da nahaspila honetan?
Edonon begiak jartzen ditudala, edonora begiraturik,
neure bizitzaren hondar beltzak ikusten ditut bertan".[1]

Cuando echamos la vista atrás, vemos las subastas a las que hemos ido para construir este lugar. Más allá de los Pirineos, en la República de los jacobinos. En todas partes, las subastas son ruinas de otras vidas.

Una brigada Katakrak, con furgonetas y camiones; la contorsionista musculosa, el negociante, la especialista en logística, el traductor. Autopistas, moteles, radiofórmulas, siestas a destiempo, sustos al volante, averías inesperadas.

Las baldas de la librería eran el primer piso de la Virgin Megastore del Gran Baiona en Iparralde. Los gitanos de Occitania las querían para chatarra. El actual Primer Ministro francés, el menos votado en las primarias de su partido, los persigue ahora en sus campamentos. Nacido en Barcelona, Manuel Valls cree que en los suburbios de las ciudades francesas hay pocos blancos. A aquellas gentes romaníes les pareció excesivo el precio que pagamos por las estanterías negras. A nosotras aquella compra nos salió 20 veces más barata de lo previsto.

Enkanteetako erosleak beheko jendearen aliantza estrainioa dira: itxura kontserbadorea daukaten putreak daude, telebisten bila doazen Antilletako beltzak, komiki sail osoak erosi nahi dituzten bineten ludopatak.

En el escaparate de la Virgin Megastore vimos los chalecos de los trabajadores que dejaban de serlo con sus vidas laborales hechas pedazos escritas con rotulador. Estephanie: 1998-2013, Mikel: 2005-2013. La acumulación primitiva es un robo. Para que Mediterránea de Catering gane más, en el Hospital de Navarra sirven estiércol en el menú.

Itakara itzultzeko bidaian abiatzen zarenean,
egizu otoitz bidea luze izan dadin,
menturez betea, ezagutzez betea.[2]
Maite zaitut, bidaia luze horretan loak ezin hartuz.
Maite zaitut, nirea ez den herri batean kafesnea hartzerakoan.[3]

Orain eserita zaudeten eskola aulkiak Toursen eskuratu genituen. Erosketa aurrez adostu genuen telefono bidez. Gran parte de las sillas que veis eran de una escuela de música de Tours. La ex-trabajadora que nos abrió el local en la periferia de la ciudad nos explicó que el centro funcionó más de una década hasta que el ayuntamiento de la ciudad le retiró la financiación. Pianos, atriles, pizarras, butacas, ordenadores, pupitres desamparados.

La historia se ha puesto otra vez en movimiento. Las derrotas ya no lo ocupan casi todo. Escogisteis los libros, los sacasteis de las cajas, los ordenasteis y los pusisteis en las estanterías preparando un gran cambio que quizás sea dentro de 117 años.

Esaten zuen Alexandr Puxkin-ek:

Siberiako mehatzeen sakonean
iraunkortasun eta harrotasunez beteta,
ez da alferrikakoa izango zuen ahalegina
ezta zuen inteligentzia irrika ere.[4]
No será en vano vuestro sufrido trabajo,
ni castigo vuestro mayor anhelo.[5]

En la subasta está el subastador que es un señorito. Desprecia al gitano, desprecia al pequeño propietario que puja a la baja, desprecia al funcionario oportunista que persigue las gangas, nos desprecia a nosotros, africanos a la búsqueda de oportunidades en el supermercado europeo. Es arrogante y se da aires de superioridad pero cuando todo termina, le vemos recogiendo a escondidas las migajas de la subasta con su esposa y con su hija.

Todos los altavoces del local son de la Virgin Megastore de Burdeos. El lavavajillas es de un restaurante cutre de una zona desangelada de la margen derecha, también de Burdeos.

Peajes, gasolineras, luces anti-niebla, toneladas de cachivaches, controles policiales, llamadas a deshoras, vueltas de vacío, bailes improvisados en aparcamientos...

Ez dakigu ze hizkuntzan izango den eraldaketa handia 117 urte barru. Ez dakigu ze izen jarriko dioten haien buruei eraldaketa hori egingo dutenek. Baina espartakistarik gabe, quilomborik gabe, ez dago Pariseko Komunako bandera berriro eraikinetan jartzerik.

Háztelo tú misma. Tú en Nabarreria, tú en Rekalde, tú en Sol, tú en Gdeim Izik, tú en Tahrir, tú en Taksim.

Tú, en Zabaldi y en Traficantes de Sueños. Tú, en Eguzki Bideoak y en Virus Editorial. Tú, en Subeltz y en Kalekalde. Tú, en DDT y en Eguzki Irratia. Tú en Euskalerria Irratia y en Landare. Tú en Auzoenea y en Lakabe. Tú, en Euskal jai y con Ricard que nos trae las naranjas ecológicas desde Valencia en furgoneta.

Lo dice Assata Shakur ante la pérdida de una militante, de un ser querido:

Tú moriste.
Yo lloré.
Y seguí poniéndome de pie.
Un poco más despacio.
Y de forma mucho más letal.[6]

Zutik berriro. 30 urteren ostean Katakrak hemendik 117 udaberri iristeko. 117 urte auzolanean askoz modu hilgarriagoan garaitzen hasteko.

Hasteko... katakrak!
Gora Katakrak!

[Hasierako musika/ Música del inicio: Mikel Laboa, Ihesa zilegi balitz in Sei]
[Amaierako musika/ Música del final: Enrique Morente eta Lagartija Nick, Manhattan in Omega]

[1]Konstantino Kavafis, Poema antologia, Pamiela: 1997 Berriozar.

[2]Ibidem.

[3]Negu Gorriak, Amodiozko kanta in Negu Gorriak, Oihuka: 1990 Donostia.

[4]Alexandr Puxkin, Ez da alferrikakoa izango zuen ahalegina, Andreas eta Gudrun: 2012 ZuZeu.

[5]Alexandr Pushkin, Poemas, Gredos: 2005 Madrid.

[6]Assata Shakur, Una autobiografia, Capitan Swing: 2013 Madril.

Imagen:
07/04/2014
Cuerpo:

Después de tres meses de existencia, de mano de la primavera, del buen tiempo y del inicio de la cuenta atrás del gobierno de UPN ¡comienzan los fastos de inauguración de Katakrak liburuak!

Acompañadas por compañeros que vienen de distintos lugares, tendremos discusiones, presentaciones, títeres y un gran quilombo universal.

Os esperamos en esta, vuestra casa, Katakrak liburuak.

Imagen:
31/03/2014
Cuerpo:

Orain urte bete hasi ginen irudikatzen irakurketa ibilbideen aukera, Curia karrikan ginenean. Nola egin frankenstein bat gai bat jorratzen zuten liburu ezberdinekin. Nola harilkatu antzezlanak, narratibako liburuak, olerki liburuak, komikiak edota saiakerak. Nola eraiki egia errealitatea ulertu eta eraldatzeko. Garraio publiko bat erabili nahi genuen aitzakia estetiko gisa. Bidean The Baldeko kideekin egin genuen topo eta Mosku edo Tokioko metroa hautatu beharrean Iruñerriko Hiri Garraioa erabiltzea otu zitzaien. Elkarlanean hasi ginen. Aitzakia estetikoak edukia moldatu zuen. Eta horrela iritsi gara Gida planoa egitera.4 ibilbide eskaintzen dizkizugu orain, sei hilero 4 eskaini nahi genizkizuke. 4 gai maila eta intentsitate ezberdinetako irakurgaiekin.Aurki ibilbideon sareko bertsioa hobetuko dugu liburuz liburu ikus dezun. Oraingoz kale Nagusiko 54ra gonbidatzen zaitugu fisikoki hartu duen itxura ikustera eta paperean ale bat jasotzera.

Imagen: