17/09/2022
Cuerpo:

Abiadura bizian doa dena, joan den astean hasi zen gure ikasturtea, bi liburu aurkeztu dira honezkero aretoan, hitzaldiak izan ditugu, asanbladak... baina gauza garrantzitsuak ditugu esku artean, esteketan irakur ditzakezu garatuta.
Urriaren batean Iruñeko lehenengo Mundialito Antiarrazista: zer den, nola parte hartu, nork deitu duen, guztia estekan azalduta.
Irakurle talde feminista irailaren 22an hasiko da hemen programazio osoa eta hemen Maite Mutuberriaren afixa zoragarria.
Urriaren erdi aldera 772-22 Iruñeko Topaketen programazioaren baitan mahai inguru hau izango dugu Mireia Sallarés, María Ptqk, Mercedes Peón eta Berta Aresekin eta Verde Pratoren kontzertuarekin (sarrerak liburu-dendan eta ekitaldiko estekan).

,

Urriaren 3an hasiko da Katakrak Ikerketa Gunearen El futuro no está escrito ikasturte berriko aurreneko ikastaroa, estekan argibide gehiago...

Subtitulo: 
Ikastaroa: El futuro no está escrito
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Faxismoaren aurka borrokan ekainaren hondarrean iritsi zen dendetara, eta egin du bidea udako prentsan: BERRIAn, ORTZADARren, ARGIAren Gakoak urtekarian Paula Estevezen irudi ederrarekin, DIARIO DE NAVARRAn, EUSKADI IRRATIAn eta RADIO EUSKADIn.

Subtitulo: 
«Faxismoaren aurka borrokan» hedabideetan
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Tiare Gatti Morak Paul Rocherri elkarrizketa egin zion Gasear, mutilar, someter CTXTn. Jesús Rodríguezek LA DIRECTAn.
Paula Bonetej Odio a las mujeres aipatu zuen uztaileko igandeko EL PAÍSeko bere zutabean.
Nick Estesi elkarrizketa egin zioten DEMOCRACY NOW!en.
Maderos, chusma y orden sociali iruzkina egin zioten TODO POR HACERen.
Después del apocalipsisi iruzkina egin zioten NEXEn.
Celeste Murillok amatasun subrogatuari buruzko saioa egin zuen, tartean Mercados reproductivos lantzen LA IZQUIERDA DIARIOn.

Subtitulo: 
Argitaletxekoak hedabideetan: CTXT, LA DIRECTA, EL PAÍS, DEMOCRACY NOW!, TODO POR HACER
Seccion: 
Actos
Imagen:
02/07/2022
Cuerpo:

Iritsi da uztaila eta informazio nabarmena daukagu datozen egunetarako... apiriletik dauzkagu beteta datozen uztailaren 6ko eta 8ko eguerdiak. Gainontzeko egunetan badira bazkaltzeko tokitxoak. Ez utzi azken unerako eta hartu tokia: hau da bazkarietako menua eta hau afarietakoa (20:00etatik aurrera egunero). Goizean hamaiketakoak izango ditugu baina 10etik gorako taldeentzat eta aurrez gordeta. Badakizu, tokia hartzeko: 948 225520.
Gainera, 17 kontzertu antolatu ditugu: 4 zezenketen ordutegian, 13 gauez. Luxua: DJ Reimy, Las tipex eta J Martina (Herri Sanferminak-en programazioan), Yogurinha Borova, Katanga, Flymalo, Patxuko Nice, Raimundo el canastero, Afu, e.a.
Azken bi ohar: uztailaren 4an liburu-denda eta kantina zabalik izango ditugu baina bazkari eta afaririk eman gabe, 5an itxita egongo gara. Jaien ostean uztailaren 18an itzuliko gara: otsoen kontra.

,

Uztaila amaieran Communia 2022 topaketetan parte hartuko dugu, Basoan (Bizkaia), hemen azalduko dizugu zer den eta zergatik, akaso, joan nahiko duzun.

Subtitulo: 
Communia 2022
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Llibreria L'Illa (Mollet del Vallès) liburu-dendako Carles Penak LOS JACOBINOS NEGROS eta GASEAR, MUTILAR, SOMETER gomendatu zituen RADIO MOLLETen.
EITB KULTURAk Antonio Casado da Rocha gonbidatu zuen, Henry David Thoreauren WALDENen hitzaurrearen egilea da Antonio eta gomendio zoragarriak utzi zituen.
Irati Majuelok UR-MARKA en BERRIA.
LA VIDA BAJO BANDERA PIRATAri iruzkina egin zioten EKINTZA ZUZENAn.
GASEAR, MUTILAR, SOMETERen egile Paul Rocherri elkarrizketa egin zioten GARAn eta AHOTSA.INFOn.

Subtitulo: 
Bideoak eta audioak: James, Rocher, Thoreau, Brodsky, Kuhn
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Iritsi da. Ikasturteko azkena, azken-azkena, nonahi irakurtzekoa: CUERPOS, PANTALLAS, PRECARIEDA, Precarity Lab-ek idatzia.

Subtitulo: 
Azkena: «Cuerpos, pantallas, precariedad»
Seccion: 
Irakurle taldea
,

FAXISMOAREN AURKA BORROKAN EUSKADI IRRATIAn eta RADIO EUSKADIn azaldu zen.

Subtitulo: 
Clara Zetkin hedabideetan
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
Imagen:
08/06/2022
Cuerpo:

Liburu azokatik itzuli berri gara, izozki eta kafe artean. Aurreko egunetan Paul Rocherrekin Bartzelona, Iruñea, Zaragoza, Madril eta Bilbon zehar. Hemen batzen joango gara bere hitzaldiak, aurkezpenak eta hedabideetako parte-hartzeak (Berria, El Salto, La Directa, CTXT, Gara, Ahotsa).
Horrez gain, azken asteotan guk argitaratutako hiru nobedade iritsi dira liburu-dendetara: ODIO A LAS MUJERES, MADEROS, CHUSMA Y ORDEN SOCIAL eta FAXISMOAREN AURKA BORROKAN.

,

Gabriel Kuhn, LA VIDA BAJO BANDERA PIRATAren egileari elkarrizketak egin dizkiote agerkariotan: Todo por hacer, El Periódico eta GQ. Luis Soldevilak Aita Mariren gainean aurkeztu zuen Maig di Gras-en Aurora Suport-ek gonbidatuta.

Subtitulo: 
«La vida bajo bandera pirata» hedabideetan
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Amets Aranguren, Begoña Garaikoetxea, Maitane Junguitu eta Unai Dufurrek euskaraz bizitzeko hautuari buruz hitz egin zuten Elhuyarren 50. urteurrenean.
Mario Amorósek ¡No pasarán! Biografía de Dolores Ibárruri, Pasionaria (Akal) aurkeztu zuen.
Jonathan Martínez, Ane Eslava eta Mikel Sotok La historia oficial (Txalaparta) aurkeztu zuten.
Joaquí Sevilla, Juan Ignacio Pérez eta Oihan Iturbidek Los males de la ciencia (Next Door Publishers) aurkeztu zuten.
Rubén Martínezek krisi ekologiko eta sozialaren inguruko txostena aurkeztu zuen.
Miquel Ramosek Amaia Izkorekin Antifascistas (Capitan Swing) aurkeztu zuen.
Juan Etxenikek Miquel Ramos elkarrizketatu zuen Antifascistas liburuaz Ahotsa.infon.

Subtitulo: 
Audioak
,

Rikardo Arregi Diaz de Heredia, UR-MARKAren itzultzaileak elkarrizketan eskaini zituen Euskalerria irratian, Diario de Navarran eta Ortzadarren.

Subtitulo: 
«Ur-marka» hedabideetan
,

Reyes Ilintxetak Fermintxo Zabaltza, elkarrizketatu zuen Argian eta Leslie Feinberg-en inguruan aritu ziren luze eta zabal.
L'Illa liburu-dendak LOS JACOBINOS NEGROS gomendatu zuen Radio Molleten.
Arkadio Profesoreak Nerea Fillat-ek NUESTRA HISTORIA ES EL FUTUROren inguruan hitz egin zuten La literna de Diógenes podcastean.

Subtitulo: 
Feinberg, Estes...
Seccion: 
Irakurle taldea
Imagen:
07/04/2022
Cuerpo:

Duela bi aste aurkeztu genuen Joseph Brodsky-ren UR-MARKA Rikardo Arregi Diaz de Heredia itzultzailearekin eta Angel Erro hitzaurrearen egilearekin. Gorka Bereziartuak ARGIAn kontatu zuen, Oihane Larretxeak GARAn, Nerea Azurmendik DIARIO VASCOn, EUSKADI IRRATIAn albistea izan zen, Aritz Galarragak zutabea egin zion ARGIAn, Ainhoa Sarasolak BERRIAn, horrez gain Angel Erro ren hitzatzea irakur dezakezu.

Klasiko bat itzuli da gazteleraz, honezkero liburu-dendetan dago C.L.R. James-en LOS JACOBINOS NEGROS. Duela aste batzuk Alemaniako JUNGE WELT kazetan artikulua argitaratu zuten: LOS JACOBINOS NEGROS. Madril, Salamanca, Bartzelona, Bilbo, Gasteiz eta Donostiako liburu-dendetan dago honezkero.

,

Banatu dira Nafarroako liburu-denden sariak, tartean Katakrakek argitaratutako WALDEN, hemen duzu prentsan agertu dena.

Subtitulo: 
Nafarroako liburu-denden saria
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Begoña Zabalak Sara Lafuenteren MERCADOS REPRODUCTIVOSi iruzkina egin zion VIENTO SUR n.180 aldizkarian.

Miren Artetxek Silvia Federiciren LARRUAZALAREN PERIFERIAZ HARAINDI gomendatu zuen en ZAZPIKAn.

Subtitulo: 
Liburu iruzkinak
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Joseba Argiñanoren ETBko saioan egon ziren gure sukaldariak.

Itziar Diez de Ultzurrun ARTEFAKTUAn egon zen Hannah Arendt-en INDARKERIAZi buruz hitz egiten, gainera Leslie Feinberg-en itzultzaile Fermintxo Zabaltza gonbidatu zuen.

Subtitulo: 
Telebistan
Seccion: 
Actos
Imagen:
18/02/2022
Cuerpo:

Adi. 12 liburu gehiago jarri ditugu libre. Erabiltzen ditugun lizentzia libreei eta bazkideen ekarpen ekonomikoei esker eskuragai dauzkazu, euskaraz: Lidia Txukovskaiaren URPEAN MURGILDU, Leslie Feinbergen BORROKALARI TRANSGENEROAK, Henry David Thoreauren WALDEN eta Silvia Federiciren LARRUAZALAREN PERIFERIAZ HARAINDI.
Eta gazteleraz: RACISMO, CLASE Y EL PARIA RACIALIZADO, LA PROCLAMACIÓN DE LA COMUNA, HISTORIA DE LAS REVUELTAS PANAFRICANAS, MERCADOS REPRODUCTIVOS, GASEAR, MUTILAR, SOMETER, DESPUÉS DEL APOCALIPSIS, LA VIDA BAJO BANDERA PIRATA.

,

Ekaitz Sirvent itzultzailearen jaioterrian aurkeztu genuen Antonio Gramsciren KARTZELAKO GUTUNAK. Hamarka lagunek bete zuten Putzuzulo Gaztetxea Zarautzen, eraisteko egun gutxi falta zirela. Josu Zabaleta itzultzailea, Ekhiñe Eizagirre poeta, Joana Garmendia irakasle eta lotura lanak egin dituen pertsonarekin izan ginen.
Horrez gain Argitaletxearen oharra eta oharrean aipatutako testuak webguneratu ditugu.
Azkenik, Maider Iantzik erreportaia luzea argitaratu zuen larunbateko GARAn liburuari buruz, Koldo Atxagaren ilustrazio eta gutun puska bat eta guzti.

Subtitulo: 
Antonio Gramsciren «Kartzelako gutunak» han eta hemen
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Julen Sarasolak LA VIDA BAJO BANDERA PIRATA iruzkindu du LA CENTRALen blogean. Miren Artetxek ZAZPIKAn gomendatu zuen.

Subtitulo: 
Gabriel Kuhn-en «La vida bajo bandera pirata» han eta hemen
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Qili Fundazioak Nafarroako txinatar komunitateari buruzko jardunaldiak egin zituen, mahai-inguruaren bideoa ikusgai daukazu, Idoia Saraleguik, Mónica Yuk eta Begoña Ruiz de Infantek parte hartu zuten.
Amelia Tiganusek La revuelta de las putas aurkeztu zuen (bideoa ikusgai).
Atlantiko beltza 2021eko audioak eskuragai dauzkazue.
Iñigo Martinezen Mandamentu hipermodernoaken aurkezpena entzun dezakezu.
Miren Mindegiak bell hooksen FEMINISMOA DENON KONTUA DA aipatu zuen Joan Didion eta bell hooks-en erreportaian.

Subtitulo: 
Bideoak eta audioak
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Ibai Azparrenek erreportaia egin zuen NAIZen NUESTRA HISTORIA ES EL FUTURO liburuaz.
Nagore Fernándezek iruzkina egin zuen LARRUAZALAREN PERIFERIAZ HARAINDIri buruz BERRIAn.
Antton Olariagak urtarrilaren 29an WALDENen pasarte bat erabili zuen Zakilixut tiran, BERRIAn.
BORROKALARI TRANSGENEROAK Iruñeko Karrikiri liburu-dendan aurkeztu genuen Fermintxo Zabaltza eta Asier Rikarterekin. Aurkezpenaren kontura Uxue Reyk elkarrizketa egin zion Zabaltzari NAFARROAKO HITZAn.
Antonio Casado da Rocha, WALDENen hitzaurrearen egileak Thoreauri buruz idatzi zuen EHUko CAMPUSA aldizkarian (gazteleraz eta euskaraz).

Subtitulo: 
Tutti frutti
Seccion: 
Irakurle taldea
Imagen:
24/01/2022
Cuerpo:

Amaitu zen 2021, pasa ziren Eguberriak eta zoragarria izan zen zuek hain sarri kale Nagusian ikustea. Iazko xelebrekerietako batzuk liburu salduenen zerrendetan ikus ditzakezue: euskarazkoan eta gaztelerazkoan.
Duela egun batzuk izan zen Nerea Madariagaren azken eguna gurekin, onena desio diogu ziklo berrian, betiere, liburuak aldamenean izango dituelako.
Buletin honek material mordoa du, tartean ekitaldiak, baina badira bi ekitaldi Katakraketik kanpo egingo ditugunak: urtarrilaren 28an Zarauzko Garoa liburu-dendan aurkeztuko duguAntonio Gramsciren KARTZELAKO GUTUNAK eta otsailaren bian 19:30ean Iruñeko Karrikirin Leslie Feinberg BORROKALARI TRANSGENEROAK.

,

Silvia Federeiciren LARRUAZALAREN PERIFERIAZ HARAINDI GARAn, BERRIAn eta KULTUR SHAREAn agertu da.

Subtitulo: 
«Larruazalaren periferiaz haraindi» hedabideetan
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Antonio Gramsciren KARTZELAKO GUTUNAK hedabideetan agertzen hasi da: EUSKADI IRRATIAn, RADIO EUSKADIn, ZARAUZKO HITZAn, KULTUR SHAREAn eta BERRIAn.

Subtitulo: 
«Kartzelako gutunak» hedabideetan
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,
Subtitulo: 
«Gasear, mutilar, someter» LE MONDE DIPLOMATIQUEn
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Duela egun gutxi liburu berriak jarri genituen libre erabiltzen ditugun lizentziei eta bazkideei esker. Euskaraz: MICHAEL KOHLHAAS DEN-DENA NAHI DUGU, IZUAREN OSTEKO GOGOETA. Gazteleraz: EXCEPCIONALISMO SEXUAL, MACHO NEGRO Y EL MITO DE LA SUPERMUJER, EL PREJUICIO PSIQUIATRICO, SOUND SYSTEM. EL PODER POLÍTICO DE LA MÚSICA.

Subtitulo: 
Liburu libre gehiago
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Nerea Madariagak NO ERA ESTO A LO QUE VENÍAMOS liburua iruzkindu zuen Hala Bedin. Asier Urkizak WALDEN iruzkindu zuen BERRIAn eta Saioa Alkaizak, Nafarroako bertsolaritzako txapeldunak, MARI-MUTIL HANDI BATEN BLUESA gomendatu zuen, besteak beste, Katakraketik.

Subtitulo: 
Eta bukatzeko...
Imagen: