Maiatzak
23
Astelehena
18:00etan
Nire gorputza, nire erabakia, nire ninia
Proiekzioa
2016ko maiatzaren 16tik 22ra Erditzearen eskubideen aldeko Europako Elkarteen Sareak (ENCA) Erditze Errespetatuaren Munduko Astea ospatuko du Nire gorputza, nire erabakia, nire ninia lelopean.
Erditzea Gurea elkarteak ospakizunarekin bat egingo dugu Parir en libertad dokumentalaren emanaldiarekin eta ondoren mahai inguru bat egingo dugu. Dokumentala Polo a polok ekoiztu du eta erditzea momentu natural eta osasuntsu bat den bezala berreskuratzearen beharra plazaratu nahi du. Erditze errespetatuen onurak maila pertsonalean, gizarte mailan eta baita politikoan ere zabaltzen ditu.
