Ekitaldien zerrenda

Ekainak

05

Ostirala

12:00etan

Mikel Zabalza: dokumentalaren aurkezpena

Aurkezpena


30. urteurrenean Mikel Zabalza auziari buruzko eta Euskal Herrian torturak izan duen eraginaren inguruan egiten ari den ikusentzunezko dokumental proiektua aurkeztuko da.

Ekitaldi xume honetan, Zabalza familiak parte hartuko du, baita ere dokumentala egiten ari direnek eta babesten duten elkarteek. Ekitaldian proiektu honen inguruko hainbat bideo ikusteko aukera izango da, eta informazio eskeiniko zaie komunikabideei. Ondoren cocktail bat eskeiniko da hurbiltzen direnentzat.