Liz Castro «Muchos granitos de arena»

Liburu aurkezpena

Liz Castro kazetari eta idazle estatubatuarra da, Katalunian aspaldi bizi dena eta Assemblea Nacional Catalana-ko batzordeko kide izan dena. Kataluniako prozesua barrutik ondo ezagutzen du eta bere ikerketa eremua gizarte zibileko mugimenduak dira. Hain zuzen ere urte honen hasieran liburu berri bat kaleratu du gai hori jorratzen duena: "Molts granets petits de sorra" (Hondar ale txiki asko) eta aurreko hilabetean gaztelaniazko bertsioa ere kaleratu da "Muchos granitos de arena". Hau profitatuz, Assemblea Nacional Catalanakoak Estatu espainolean hitzaldiak antolatzen ari gara Kataluniako erronkaren berri emateko asmoz eta gizarte zibilak prozesu honetan izan duen eta duen protagonismoa azpimarkatzeko. Era berean, Euskal Herrian ere ANCren antzeko dinamikak jarraitzen hasi den Gure Esku Dago herri plataformak Euskal Herriko etorkizun politikoa erabakitzeko herri galdaketak gauzatzen ari da udaberri honetan. Hortaz,hiritarren enpoderamentu esperientzia Katalunian hemen konpartitzea interesgarritzat jotzen dugu.

* ANCek antolatua

* Ekitaldia gazteleraz izango da