Ekitaldien zerrenda

Maiatzak

05

Asteartea

19:30etan

Katahack


-Informatika zaleak gara eta “katxarreoa” gustatzen zaigu.

- Gure lana, gure jarduera edota gure aisialdiak informatikarekin zerikusi zuzena dauka.

- Orduak pasatzen ditugu agertzen zaizkigun arazoei aurre egiten bakardadean.

- Buru gogorrak gara eta azkenean nahi duguna lortzen dugu.

Zer iruditzen zaizu astean behin bilduko bagina? Elkarrekin topatzen ditugun arazoak eta zailtasunak azaldu eta kolektiboki konponbidea bilatzen badugu? Zergatik ez animatu maila txikiko I+G egitera?

Astean behin Katakrakeko bilera gelan bilduko gara, astearteetan 19:30tan.

Nahi duena etor daiteke bere egitasmoa aurkeztera eta besteen egitasmoaren berri jasotzera.

Anima Zaitez!
*Ekitaldia bilera gelan izanen da, areto nagusitik gora, eskuinean.